Iguaran, Sarriegi, Egaña, Laburu, Lujanbio eta Agirre Adunan bertsotan aritu ziren

Aiurri 2021ko abu. 16a, 12:53

Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Maialen Lujanbio bertsolariek denetariko egoerak jorratu zituzten Imanol Artola Felix gai jartzailearen esanetara, Adunan, abuztuaren 14ko gauean. Batzuk Adunari lotuak (parke berria, elizako estalpean tabernak jarritako terraza…), eta besteak aktualitateari lotuagoak (pintada iraingarriak ikastetxean, Covid-a, gauez gozatu ezin duten gazteak, mugikorrari begiratzeko obsesioa, sagardotegian ikuskatzaileak, itotzen diren edo kanporatzen dituzten migratzaileak…). Hainbat bertsoaldi ikusteko aukera, klik batera:

 

* Oihana Iguaran eta Andoni Egaña:

Gaia: "Herri sarreran, parke berria egin dute, berezia, ur txorrotarekin, mahaiekin, zuhaitxoekin… Inguruan ez omen dago antzeko parkerik. Inguruan herrietako jendea eta ez hain inguruetakoa Adunara etortzen hasia da. Zuek Adunako gurasoak zarete. Andoni, hik oso gustura hartu dek parkea, hire haurrak lagun gehiago egin ditzan, herriak bizitasuna gehiago izan dezan. Hiri, Oihana, ez zain hain gustukoa egin, kanpokoez beteko ote den herria, bertakoentzat leku gutxi geratuko ote den…".

 

 

* Agin Laburu eta Aitor Sarriegi:

Gaia: "16 urteko bi gazte zarete. Herri guztietan "ez festak", baina herriko santuaren buelta horretan, familietako eta lagun arteko hainbat otordu nonahi, eta tabernak eta terrazak beteta, jendea barrez eta gustura. Bien bitartean, zuek gauean elkartu nahi eta ezin… Hortxe zaudete biak, plazako bankuan eserita, arratsaldeko 20:00etan, jende ibilera ikusten".

 

 

* Maialen Lujanbio eta Unai Agirre:

Gaia: "Joan den igandean Abdoulaye Coulibaly migratzailea hil zen Bidasoa ibaia zeharkatzen ari zela. Atzo, egoera salatzeko egin zen mobilizazio batean zineten biak, eta bertan, mugikorrera beste albistea iritsi zitzaizuen: maiatzean Ceutara sartu ziren adingabeak Marokora itzultzen hasi da Espainiako gobernua”.

 

 

* Oihana Iguaran:

Gaia: "Oraindik orain Horma eleberria nerabeentzat kaleratu du Oihanak; ikasle baten aurkako pintada agertzen da eskolako horman, eta hortxe hasten da drama. Denoi gomendatzen dizuet eleberria. Bertsotara etorrita, hi, Oihana, nerabe bat haiz, eta pintada agertu da eskolako horman. Ez den hire izena agertzen, apenas traturik denan ikaskide batena baizik. Pintada ikusi orduko barruak mugitu zaizkit, ordea. Hormako pintada ez den hiretzako, baina Izan zitekeenan hi aipatzea. Kontaigun zer egingo duken hemendik aurrera”.

 

 

* Andoni Egaña:
"Puntuak jarrita, sei bertso, Berria egunkarian zutabegile gisa".

 

 

* Aitor Sarriegi:
"Puntuak jarrita, sei bertso, irakasle gisa".

 

 

* Agin Laburu eta Unai Agirre:

Gaia: "Zuek bi covid partikula zarete, eta ez dakit nola doan zuen uda. Gustura zabiltzaten ala ez".

 

 

* Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbio:

Gaia: "Kuadrilakoak zarete. Egunero, elkartzen zarete tragoxkak edateko, eta hizketan hasi, eta segituan ateratzen dira zalantzak. Maialen, Aitorrek segituan ateratzen din mugikorra, zalantza minimoa ateratzen den momentuan, eta horrek ernegatu egiten hau".

 

 

* Maialen Lujanbio eta beste bost bertsolariak:

Gaia: "Maialen, hi soroslea haiz. Hantxe hago eskaileran goran igota postu hartan, eta handik dena ikusten den. Garbi dakin beste bost hauek zer plan egin duten eta zertan dabitzan".

 

 

* Andoni Egaña eta Unai Agirre:

Gaia: "Adunarrak zarete. Unaia tabernako jabea eta Andoni apaiza. Pandemia egoera honetan, tabernak edukiera txiki samarra eta euria egiten duela eta, Unaik elizako estalpean hainbat mahai jarri ditu. Unai, gaur Andoni apaiza etorri zaik, kargu hartzera".

 
 

 

 
 
 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!