Martxan dago ibilgailu elektikoen kargagailua. Uztartzako aparkalekuan dago eta bi ibilgailu momentu berean kargatu daitezke. Ibilgailu bakoitza, 22kw/h abiaduran kargatu daiteke. Kargagailua erabiltzeko, “Charge and Parking” aplikazioa mugikorrean instalatu behar da. Abenduaren 31 arte, karga guztiak doan izango dira. Hortik aurrera tarifa txiki bat ezarriko da.