Bertan behera geratu dira ostiral honetarako iragarrita zeuden pilota partidak

Aiurri 2022ko urt. 14a, 09:43
Adunako pilotalekua, artxiboko irudian

Adunako Udalak sare sozialen bitartez Txulobi elkarteko partiden berri eman zuen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, ordea, Eskola-Kirolako jardunaldiak bertan behera uzteko eskatu dio Aldundiari. Etenaldi horrek pilotari eragiten dio ere. Gauzak horrela, ostiral honetarako iragarrita zeuden partidak bertan behera geratu dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!