9:00 Karabana Makaldegitik 11:30 manifestazioa Goikoplazan. Bizitzak erdigunean! 14:30 Bazkaria Juanita Alkain plazan. 19:00 Manifestazioa Donostian
Asteburu honetan ekitaldi ezberdinak, eta aurrerago antzerkia euskaraz eta Zinegoak zinema zikloa.
Lorea Agirreren hitzaldi-elkarrizketa: Non eta nola gurutzatzen dira feminismoa eta euskara? Plazida Otaño liburutegian, 19:00etan. GUTUN-IBILTARIAren irakurketa ozena bideratuko da hitzaldiari sarrera emateko. Ondoren, Lorea Agirrek hartuko du hitza Igotz Alkortaren laguntzarekin, herriko eduki eta egoerara egokitzeko xedez.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.