Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen hautagaitzaren aurkezpena egingo du EAJ-PNVk, Marijose Izagirre, Markel Olano eta Joseba Egibarren parte-hartzearekin.
PSE-EE alderdiak, Maider Lainez buru duela, hautagaitzaren aurkezpena egingo du Arrate plazan.
Korrikako postua ipiniko dute informazioa zabaltzeko.
Udal aplikazio berria aurkeztuko dute gaur iluntzean. Herriko agenda, albisteak, irudiak, inkestak... aukera ezberdinak eskainiko ditu app berriak. Formazio saioa eskainiko diete bertaratzen direnei.
Madrilen urteak eman dituzte "El rey Leon" ikuskizuna eskaintzen. Onbeat konpainiak estatuan zehar hainbat emanaldi antolatu ditu. Tolosan, esaterako, arrakasta handiarekin eskaini zuten. Ikuskizun musikalak 80 minutuko iraupena du. Sarrera: 12 euro Kutxabanken bitartez.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
"Herria herri egin zuten emakumeak" argazki-erakusketa Basteron ikusgai, martxoaren 21etik aurrera. Itsaso Mendiluzek antolatutako erakusketa da, iaz izenburu berarekin erakusgai jarritakoaren jarraipena. Zabalik egongo da apirilaren 6ra arte.