10:00 Hitzaldia eta gogoeta tailerra Bastero ekitaldi aretoa. Guk geuk erabaki? Andoaingo Berdintasun Kontseilua sortzeko prozesua.
Oinkari dantza taldeak dantzari eguna ospatzeko egitarau oparoa prestatu du: 11:30 Kalejira, Txermingo Zubimusu ikastolatik eta Arroako Fleming ikastetxetik abiatuta.13:00 Emanaldia, Malkar plazan.14:00 Bazkari herrikoia, Bearzana pilotalekuan.16:00 Bide batez erromeria taldea, Bearzana pilotalekuan. OHARRA: Bazkarirako txartelak salgai Amasa kafetegian. Haurrak 10 euro (2007tik aurrera jaiotakoak) eta helduak 15 euro.
Arte eszenikoen inguruko elkartea da Asvinenea eta ekitaldi ezberdinak antolatzen dituzte urtean zehar. Martxoaren 23an Kabareta eskainiko dute, iluntzean hasita. Zirkuko diziplina ezberdinak izango dira gozagarri. Sarrera, 7 eurokoa izango da helduentzat, 2 eurokoa haurrentzat.
Bad Sound eta Jah Initti zuzenean. 6 euro.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
"Herria herri egin zuten emakumeak" argazki-erakusketa Basteron ikusgai, martxoaren 21etik aurrera. Itsaso Mendiluzek antolatutako erakusketa da, iaz izenburu berarekin erakusgai jarritakoaren jarraipena. Zabalik egongo da apirilaren 6ra arte.