Udal hauteskundeen hautagaitzaren aurkezpena egingo du EH Bilduk. 19:00, Bastero.
Kata maridatuarekin eta pintxoak dastatuz emango zaio amaiera SagarArte ekimenari Pasus jatetxean, 19:00etan. Izena Zizurkilgo Udal bulegoan edota Pasus jatetxean eman daiteke.Prezioa 10 eurokoa da.
Ostiralean, martxoaren 29an, itxiko du ibilbidea Sagardoaren Kondaira ekimenak Zizurkilen, Pasus jatetxean, iluntzeko 19:00etan. Antzinako garaietatik hasi eta gure sagardotegietaraino sagarrek eta sagardoak egindako ibilbideari amaiera emango zaio horrela, ostiralean egingo den kata maridatuarekin. Bertan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da Zizurkilgo udal-bulegoetan edo Pasus tabernan bertan. Kata maridatuaren prezioa 10 eurokoa izango da, eta aurkeztuko diren artelanekin lotutako 3 pintxo eta edariak probatzeko aukera izango da.
Amasa-Villabonako EH Bilduk bere zerrendako hautagaiak aurkeztuko ditu Gurea Zineman, 19:00etan. EH Bildutik herritarrei ekitaldira gerturatzeko gonbidapena luzatzen diete.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
"Herria herri egin zuten emakumeak" argazki-erakusketa Basteron ikusgai, martxoaren 21etik aurrera. Itsaso Mendiluzek antolatutako erakusketa da, iaz izenburu berarekin erakusgai jarritakoaren jarraipena. Zabalik egongo da apirilaren 6ra arte.