Andoaingo Udaleko Kultura lansailak aurtengo San Juan jaiak antolatzen hasteko deialdia egin du. Lehen bilera apirilaren 3an izango da Urigain Etxean, 19:00etan hasita. Udalak aditzera eman duenez, "egitarauari forma ematen hasteko guztien partaidetza garrantzitsua da".
Badira 10 urte Arabako Iruña-Veleidan grafito batzuen aurkikuntza egin zutela euskarazko hitzekin. Arabako Foru Aldundiak aurkikuntza horiek egiaztatu gabe indusketak itxi eta ikertzaileak denuntziatu zituen. 9 urte baino gehiago daramatzate epaiketaren zain. Guzti honen inguruan Juan Martin Elexpuru adituak hitz egingo du apirilaren 3an, Andoaingo Irunberri elkartean, 19:15tan.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu, ekainaren 26tik uztailaren 19ra. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da apirilaren 1etik 17ra. Bete beharreko baldintzak, jarraian:
“Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak” argazki erakusketak ateak itxiko ditu larunbat iluntzean. Erakusketa atondu duen Itsaso Mendiluzek jakinarazi duenez, 18:00etatik 20:30etara Basteron bertan egongo da. Bide batez, Andoaingo emakume langileen inguruko argazki gehiago jasotzeko prest dagoela adierazi du. Mendiluze dagoeneko hirugarren erakusketa baterako materiala jasotzen ari da.