Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien eta baserritarren arteko solasaldia izango da ENBA elkarteak antolatuta. Bertan izango dira Markel Olano (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu) eta Denis Itxaso (PSE-PSOE). Aurkezle lanak Xabier Euzkitzek egingo ditu. Fraisoroko Nekazal eskolan izango da topaketa, 11:00etatik 13:30ak bitarte. Bertaratzeko izena eman behar da 943 650 123 telefono zenbakian edo gipuzkoa@enba.eus posta elektronikoan.
Haur eta gztetxoei zuzendutako eskaintza: Apirilak 23, asteartea 11:00 Madscience, zientzia tailerra. (2013-2008 urteen artean jaiotakoei zuzenduta). Apirilak 24, asteazkena 11:00 Sukaldaritza tailerra Denda Berrin (2011-2013). Apirilak 25, osteguna 11:00 Sukaldaritza tailerra Denda Berrin (2010-2008). Apirilak 26, ostirala 09:15-13:00 Bisitaldia Albaolara. 17:00 Tiritirantes zirko tailerra San Juan plazan (euriarekin Egape ikastolako jolastoki estalian).
Lourdes Iriondo musika eskolako trikiti eta pandero ikasleek emanaldia eskainiko dute, ostiral honetan. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa da.
Jakina denez, 2020ko Kilometroak jaialdia Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolak antolatuko du. Antolaketa prozesuari hasiera emanaz, Pintxo Tertulia burutuko dute datorren ostiralean, apirilaren 5ean.
Korrikako postua ipiniko dute informazioa zabaltzeko.
Apirilaren 5erako "Udaberriko emanaldi" berezia prestatu dute. Bastero Kulturgunean izango da, 20:00etan hasita. Sarrrera doakoa da. Euskal dantzak eta folklorea gogoko dituenarentzat, saioaz gozatzeko aukera polita izango da.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu, ekainaren 26tik uztailaren 19ra. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da apirilaren 1etik 17ra. Bete beharreko baldintzak, jarraian:
“Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak” argazki erakusketak ateak itxiko ditu larunbat iluntzean. Erakusketa atondu duen Itsaso Mendiluzek jakinarazi duenez, 18:00etatik 20:30etara Basteron bertan egongo da. Bide batez, Andoaingo emakume langileen inguruko argazki gehiago jasotzeko prest dagoela adierazi du. Mendiluze dagoeneko hirugarren erakusketa baterako materiala jasotzen ari da.
Antia literatur lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Haur, gazte eta helduen mailako lehiaketa da. Sari potoloak banatuko dituzte. Oinarriak Urnieta.eus gunean ikusgai daude. Lanen aurkezpena: Lekaio.