ABEZEDARIO TITIRIJAIO liburuan oinarritutako poesia-jolasak eta marrazki-tailerra eskainiko du Juan Kruz Igerabide idazle adunarrak, 17:30ean. 7 urtetik gorako haurrentzat izango da. Gonbidapena liburutegian jaso behar da.
"Non eta nola gurutzatzen dira feminismoa eta euskara?" izenburupean hitzaldia eskainiko du Lorea Agirrek. Plazida Otaño liburutegian izango da, 19:00etan.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu, ekainaren 26tik uztailaren 19ra. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da apirilaren 1etik 17ra. Bete beharreko baldintzak, jarraian:
Antia literatur lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Haur, gazte eta helduen mailako lehiaketa da. Sari potoloak banatuko dituzte. Oinarriak Urnieta.eus gunean ikusgai daude. Lanen aurkezpena: Lekaio.