Jaien hasierako hitzorduak: Apirilak 30, asteartea 16:00 Haur pregoia Zumea plazan. 16:30 Txokolate jatea Zumea plazan. 17:00 Judo eta Karate erakustaldia Zumea plazan. Euriarekin Ondarretan. 19:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira, Basterotik hasita. 19:00 Gora Kaletxiki txaranga, Zumea plazatik hasita. 19:00 Zumeatarra elkartearen danborradaren hasiera. 19:30 Pregoia Zubiaurren, Aiurriren eskutik. 20:00 Txosnen irekiera. Jarraian kontzertua Txosnagunean: Tokan2 La Polla. 20:00 Andoaingo Olagain udal txistulari elkartearen eta Alberto Agirre abesbatzaren kontzertua Santa Krutz elizan. 23:00 Kilimak taldearen kontzertu Txosnagunean. 01:30 DJ saio feminista Txosnagunean, Andoaingo Asanblada Feministaren eskutik.
"Gu orduko hauek" liburuari buruzko solasaldia, "Literatur solasaldia" zikloaren baitan. Liburutegitik adierazi dutenez, idazlea bertan izango da. Apirilaren 30ean izango da, iluntzeko 19:00tan hasita. Txalaparta argitaletxeak horrela aurkeztu du liburua: "Zortzi ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari. Gu pluraleko lehen pertsona da".
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Apirilaren 10ean jarriko da berriro martxan Pausoka, adinak ez du inporta ekimena, Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak eta Zizurkilgo Udalak elkarlanean antolatua. Asteasuko bidegorrian barrena ibilaldia egingo dute jubilatuek, goizeko 10:30ean Elizpe jubilatu elkartetik bertatik abiatuta.
Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaleku irekietan parte hartzeko izen-ematea zabalik egongo da apirilaren 10etik maiatzaren 10era. Ludoteka zerbitzua ere antolatuko dute 3 eta 6 urte arteko txikientzat.