08:00 Gaupaseroen argazkia Zumea kaleko lorontzietan. 09:00 Euskalduna MTren irteera. Egoitzatik bertatik abiatuta. 11:30 Urkiren saio Zumea plazan. 12:00 Kantu kalejira, Basterotik. 12:00 Sagardo lehiaketa Zumea plazan. 12:00 Basataloak talogileak Zumea plazan. 13:00 Udal musika eskolako Bandaren saioa Zasa parean. 17:00 Soinuak taldea, Basterotik. 18:30 Plaza dantzak Zumea plazan.
11:00 MezaHerri-kirol erakustaldia.Lasarteko Ttirriki Ttarraka kideko lagunen soinuen doinura, plaza dantza saioa.
Ekitaldi ezberdinak, jubilatuen eguna ospatzeko
Adunako EH Bilduk hautagaien zerrenda kaleratu du udal hauteskundeetarako. Egungo alkate den Josu Amilibia izango da alkategai.
Errenteriatik dator Zariagaz abesbatza. 14 eta 22 urte bitarteko abeslariek osatzen dute taldea Imanol Elizasu Lasaren zuzendaritzapean. 19:30ean izango da Gurea Zineman. Sarrera doan da.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Apirilaren 10ean jarriko da berriro martxan Pausoka, adinak ez du inporta ekimena, Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak eta Zizurkilgo Udalak elkarlanean antolatua. Asteasuko bidegorrian barrena ibilaldia egingo dute jubilatuek, goizeko 10:30ean Elizpe jubilatu elkartetik bertatik abiatuta.
Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaleku irekietan parte hartzeko izen-ematea zabalik egongo da apirilaren 10etik maiatzaren 10era. Ludoteka zerbitzua ere antolatuko dute 3 eta 6 urte arteko txikientzat.