Agerraldia 11:00etan ospatuko da Tolosako Asuncion Klinikaren kanpoaldean. Hizlari lanetan arituko dira udal eta foru hauteskundeetarako EH Bilduko hautagaiak: Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Ahaldungai Nagusia. Amaia Azkue Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia. Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkategaia. Bertan egongo dira: Beatriz Unzue Amasa-Villabonako EH Bilduren alkategaia. Arantxa Irazusta Alegiako EH Bilduren alkategaia. Igor Zapirain Ibarrako EH Bilduren alkategaia. Andoni Alvarez Andoaingo EH Bilduren alkategaia.
Adunako Festa Batzordeak 2019ko jaiak antolatzeko bilera deitu du. Kuadrilla bakoitzetik bi lagun joatea eskatu dute. 18:30ean hasiko da bilera, kultur aretoan.
IV. Kirol astearen baitan, zunba irekia Larraulen. 19:45-20:45, pilotalekuan.
El silencio de los otros. Francoren erregimenaren biktimen inguruko dokumentala, oraindik ere justizia bila dabiltzanena. Film dokumental onenaren Goya saria irabazi zuen lanak. Sarrera: 2 euro. Gurea zineman, 20:00etan.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Apirilaren 10ean jarriko da berriro martxan Pausoka, adinak ez du inporta ekimena, Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak eta Zizurkilgo Udalak elkarlanean antolatua. Asteasuko bidegorrian barrena ibilaldia egingo dute jubilatuek, goizeko 10:30ean Elizpe jubilatu elkartetik bertatik abiatuta.
Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaleku irekietan parte hartzeko izen-ematea zabalik egongo da apirilaren 10etik maiatzaren 10era. Ludoteka zerbitzua ere antolatuko dute 3 eta 6 urte arteko txikientzat.
Maiatzak 6, astelehena 17:00 Futbito txapelketaren hasiera (Umeak eta helduak) 19:30 Pilota entrenamentu irekia. Maiatzak 7, asteartea 19:45-20:45 Zunba irekia. Maiatzak 8, asteazkena 17:00 Frontenis txapelketaren hasiera (umeak eta helduak). 19:00 "Energia behar baduzu: zer han eta nola egin" tailerra, Larraulgo ostatuan. Maiatzak 9, osteguna 19:00 "Mugimendua: XXI. mendeko txertoa eta ibuprofenoa" hitzaldia, Aitor Alberdi Kirol Teknikariarekin eta Idoia Garderekin, balio anitzeko aretoan. Maiatzak 10, ostirala 18:00 Kronoigoera. Sariak parte-hartzaile guztientzat. 19:00 Monoziklo tailerra. Maiatzak 11, larunbata 12:00 Duatloia 12:30 Umeentzako hamaiketakoa. Maiatzak 12, igandea 18:00 Futbito txapelketaren finala. (Haurrak eta helduak). 19:00 Frontenis txapelketaren finala. (Haurrak eta helduak).