‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Apirilaren 10ean jarriko da berriro martxan Pausoka, adinak ez du inporta ekimena, Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak eta Zizurkilgo Udalak elkarlanean antolatua. Asteasuko bidegorrian barrena ibilaldia egingo dute jubilatuek, goizeko 10:30ean Elizpe jubilatu elkartetik bertatik abiatuta.
Andoni Lubaki argazkilari urretxuarraren erakusketako protagonistak albistegietan azaltzen ez diren pertsonak dira: minen eztandek eragindako biktimak, liberatutako lurraldeetako soldaduak, desagertutakoak, osasun arazoak dituzten pertsonak, pertsonaia historikoak, okupatutako lurraldeetan dauden aktibistak… Gureako erakusketa gelan izango da eta 19:00etan zabalduko da. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 17:30-20:00. Larunbatetan: 10:00-13:00.
2019-2020 ikasturtean Loatzo musika eskolan matrikulatzeko epea maiatzaren 13tik 20 luzatuko dela gogorarazi dute arduradunek. Haur eta helduentzako ikastaroak eskaintzen dituzte.