Uztailaren 26an, ostirala, kontzertua izango da, Santio jaietako Gazte Egunaren barruan. Aurten, aurreko urteetan bezala, herritarrek kontzertu horretan parte hartuko du(t)en taldea(k) aukeratzeko aukera izango dute Internetez egingo den bozketa bidez.
PEDRINA RIVERA HERNANDEZ Suchitotoko alkateak, Aiztondoko bailarak duen senidetzaren ondorioz, diruz lagunduko duen hurrengo urteetako PROIEKTU POSIBLEAK aurkeztuko ditu Plazida Otañoko gela balioanitzean 19:00etan.
19:30ean hasiko da Adunako jaietako danborradako entsegua. Hurrengoak ekainaren 10ean, 17an eta 24an izango dira ordu berean.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Ireki dute Zizurkilgo Jaietarako kartelak entregatzeko data. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira bai paperean DINA4ean eta baita Digitalean ere JPG formatuan ere.
PCa, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikasteko ikastaroa 14 urtetik gorakoentzat. Ekainaren 3tik 5era 9:00etatik 11:00etara Urnietako KZgunean. [Izena eman]