Gitarra topaketa ekainaren 17an egingo da Andoaingo Bastero Kulturguneko areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan
19:30ean hasiko da Adunako jaietako danborradako entsegua. Azkena ekainaren 24an izango da ordu berean.
Ekainaren 17an Ganbara emanaldia eskainiko da Adunako elizan arratseko 19:30etan
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
Ireki dute Zizurkilgo Jaietarako kartelak entregatzeko data. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira bai paperean DINA4ean eta baita Digitalean ere JPG formatuan ere.
Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasteko ikastaroa, 14 urtetik gorakoentzat. Ekainaren 6tik 19ra 9:00etatik 11:00etara Urnietako KZgunean. [Izena eman]
Leizaran eskubaloi taldeak 2019-20 denboraldirako izen-emate epea ireki du. Epea 2019-06-10 eta 2019-06-30 bitartean izango da. Infantilak 2006-2007 urtean jaiotakoak Kadeteak 2004-2005 urtean jaiotakoak Jubenilak 2002-2003 urtean jaiotakoak Seniorrak 2001 eta lehenago jaiotakoak
Txikienek azken hilabeteotan eginiko munstroen erakusketa ikusgai jarri dute Plazida Otaño liburutegian. Motxila ibiltaria ekimenaren baitan jarritako misioari erantzunez, familia giroan egindako lanak dira. Ederrak eta bitxiak. Ekainaren 29ra arte egogo da erakusketa liburutegian.