Ekainak 27, ostegunaHAURREN EGUNA11:00 Haurren txupinazoa. Jarraian, haurren krosa eta marrazketa lehiaketa.12:00-14:00 Haur parkea pilotalekuan.14:00 Umeen bazkaria.15:00-17:00 Haur parkea pilotalekuan.17:30 Txan magoa plazan.18:00 Gizonezkoen Pala Txapelketako finala.19:30 Txupinazoa Indarkeria matxistaren aurkako tailerrean parte hartu duten gazteen eskutik. Jarraian kalejira txistulariekin, buruhandiekin eta Zizurkilgo erraldoiekin.22:30 Bertso-saioa plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.Ondoren, kalejira tabernaz taberna: Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza.
Uztailaren 27an burutuko den Santioetan kantari ekimeneko entseguak hastear dira: Ekainak 27 eta uztailak 4, 11,eta 18, ostegunak. Entsegu orokorra: Uztailak 23, asteartea
Ireki dute Zizurkilgo Jaietarako kartelak entregatzeko data. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira bai paperean DINA4ean eta baita Digitalean ere JPG formatuan ere.
Leizaran eskubaloi taldeak 2019-20 denboraldirako izen-emate epea ireki du. Epea 2019-06-10 eta 2019-06-30 bitartean izango da. Infantilak 2006-2007 urtean jaiotakoak Kadeteak 2004-2005 urtean jaiotakoak Jubenilak 2002-2003 urtean jaiotakoak Seniorrak 2001 eta lehenago jaiotakoak
Txikienek azken hilabeteotan eginiko munstroen erakusketa ikusgai jarri dute Plazida Otaño liburutegian. Motxila ibiltaria ekimenaren baitan jarritako misioari erantzunez, familia giroan egindako lanak dira. Ederrak eta bitxiak. Ekainaren 29ra arte egogo da erakusketa liburutegian.
Orudtegia Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 Larunbata 10:30-13:30 / 18:00-20:30 Urtean zehar Andoaingo udaleko kultura eta hezkuntza sailak pintura eta marrazketa, arte aplikatuak, egur taila eta idazketa sortzaile ikastaroak antolatzen ditu. Ikasturtea amaituta, ikasleen lanak ikusgai izango dira erakusketa honetan.
Facebook sare sozialaren bitartez lagunekin eta senideekin konektatzen ikasteko ikastaroa 14 urtetik gorakoentzat. Ekainaren 25etik 28ra 9:00etatik 11:00etara Urnietako KZgunean. [Izena eman]
Santio jaien baitan, indarra hartu du urtez urte Santiotan kantari ekimenak. Aurten uztailaren 27an izango da hitzordua, Euskal jaiarekin batera. Entseguak datorren ostegunean bertan hasiko dira.