Santio jaien baitan, indarra hartu du urtez urte Santiotan kantari ekimenak. Aurten uztailaren 27an izango da hitzordua, Euskal jaiarekin batera. Entseguak datorren ostegunean bertan hasiko dira.
Caldereria Aburuza pala txapeleketari hasiera emango zaio datorren ostiralean, ekainak 28. Alebin eta infantil mailako partidak izango dira Adunako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Zuzendaria: Eduardo Arreseygor Erakusketa honetan norbanako desberdinez osatutako talde baten ibilbide plastikoa (egindako lana) ikusiko da, esperimentu gisa plantetuta. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 Larunbata 10:30-13:30 / 18:00-20:30