19:00 Batzar informatiboa. Zer da 11/13 makroepaiketa? Zer epaituko dute?. Auzipetua: Ion Mintegiaga ibartarra.20:00 Elkartasun argazkia.20:30 Bertso-afaria, Txulobi elkartean. Bertsolariak: Ander Goikoetxea eta Haritz Mujika. *Oharra: Afarirako tiketa uztailaren 4a baino lehen erosi behar da Uztartza aterpetxean. Prezioa: helduak 20 euro eta 14 urtetik beherakoak 8 euro.
Uztailaren 27an burutuko den Santioetan kantari ekimeneko entseguak hastear dira: Ekainak 27 eta uztailak 4, 11,eta 18, ostegunak. Entsegu orokorra: Uztailak 23, asteartea
Santio jaien baitan, indarra hartu du urtez urte Santiotan kantari ekimenak. Aurten uztailaren 27an izango da hitzordua, Euskal jaiarekin batera. Entseguak datorren ostegunean bertan hasiko dira.
Caldereria Aburuza pala txapeleketari hasiera emango zaio datorren ostiralean, ekainak 28. Alebin eta infantil mailako partidak izango dira Adunako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Zuzendaria: Eduardo Arreseygor Erakusketa honetan norbanako desberdinez osatutako talde baten ibilbide plastikoa (egindako lana) ikusiko da, esperimentu gisa plantetuta. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 Larunbata 10:30-13:30 / 18:00-20:30