Datorren irailaren 16tik aurrera, 11/13 sumarioa tarteko, 47 euskal herritar epaituko dituzte audientzia nazionalean. Horien artean, bi urnietar: Amaia Esnal eta Jesus Mari Aldunderri (Kudu). Beraz, epaiketari eta horri lotutako ekimenei buru hitz egiteko bilera bat antolatu da uztailak 10ean arratsaldeko 19:00etan EH Bilduren lokalean.
Santio jaien baitan, indarra hartu du urtez urte Santiotan kantari ekimenak. Aurten uztailaren 27an izango da hitzordua, Euskal jaiarekin batera. Entseguak datorren ostegunean bertan hasiko dira.
Caldereria Aburuza pala txapeleketari hasiera emango zaio datorren ostiralean, ekainak 28. Alebin eta infantil mailako partidak izango dira Adunako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Zuzendaria: Eduardo Arreseygor Erakusketa honetan norbanako desberdinez osatutako talde baten ibilbide plastikoa (egindako lana) ikusiko da, esperimentu gisa plantetuta. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 Larunbata 10:30-13:30 / 18:00-20:30