EGITARAUA Uztailak 12, ostirala 19:00 Txupinazoa eta umeentzako txokolatada. 20:30 Sardinada. 22:30 Rock kontzertuak: Pangea, Overloud eta Ostabe Oharra: Txoznetan izena eman daiteke ekintzetan parte hartzeko.
Ostiral honetan amaituko da Andoaingo Gaztetxeak antolatzen duen eskuz binakako pilota txapelketa. Lagunarteko giroan, partida politak ikusteko aukera izaten da. Jaialdia 22:30ean hasiko da.
Santio jaien baitan, indarra hartu du urtez urte Santiotan kantari ekimenak. Aurten uztailaren 27an izango da hitzordua, Euskal jaiarekin batera. Entseguak datorren ostegunean bertan hasiko dira.
Caldereria Aburuza pala txapeleketari hasiera emango zaio datorren ostiralean, ekainak 28. Alebin eta infantil mailako partidak izango dira Adunako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Zuzendaria: Eduardo Arreseygor Erakusketa honetan norbanako desberdinez osatutako talde baten ibilbide plastikoa (egindako lana) ikusiko da, esperimentu gisa plantetuta. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 Larunbata 10:30-13:30 / 18:00-20:30
Ezagutu itzazue Plazaola-Leizara Bide Berdeko ingurune naturala bizikleta gainean. Ordua: 10:30-13:30 Taldea: 7 pertsona gutxienez Prezioa: 40€ (material teknikoa barne)