Santio jaien baitan, indarra hartu du urtez urte Santiotan kantari ekimenak. Aurten uztailaren 27an izango da hitzordua, Euskal jaiarekin batera. Entseguak datorren ostegunean bertan hasiko dira.
Caldereria Aburuza pala txapeleketari hasiera emango zaio datorren ostiralean, ekainak 28. Alebin eta infantil mailako partidak izango dira Adunako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Ezagutu itzazue Plazaola-Leizara Bide Berdeko ingurune naturala bizikleta gainean. Ordua: 10:30-13:30 Taldea: 7 pertsona gutxienez Prezioa: 40€ (material teknikoa barne)
Leizaran bisitaren etxeak antolatu du, uztailaren 14tik 20ra. Ikastarorako gutxienez 7 pertsonako taldea osatu behar da, eta 3 ordu iraungo ditu, goizeko 10:30tatik 13:30tara. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da