Txalo produkzioak antzerki konpainiak bere azken ekoizpenaren aurrestreinaldia egingo Urnietan, datorren abuztuaren 12an. Taula gainean bi aktore, biak aski ezagunak: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia. 19:00tan hasiko da funtzioa eta sarrera dagoeneko salgai dago. Goizez, sarobeko leihatilan eskuratu daitezke eta baita Bibe.me internet atarian ere.
Federatu gabekoei begira, Xoxokako jai batzordeak "Xoxokako pilota txapelketa" antolatu du. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta izena emateko epea abuztuaren 31n amaituko da.
16 urtetik gorakoek eta federatugabeek parte har dezakete. Abuztuaren 28an abiatuko da, eta irailaren 23an amaitu. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta izena emateko epea abuztuaren 25ean amaituko da.