Goizaldeko 06:30etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri. Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da. 12:00etan haur eta nerabeentzat frontenis txapelketa. 14:00ak aldera, oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia. 17:30etan Imanol Ituiño magoaren “Magia Parrastan” ikuskizuna plazan. 18:00etan IDI-PROBAK Plazaberrin. 19:30etan jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Alatzne Etxaburuak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian. 21:00etan Herri afaria plazan Tiketak ohiko lekuetan salgai. Ondoren, erromeria LAIOTZ taldearekin.
19:00 Lehena gora, Kukurruku behera!! Ondoren Pintxoak eta barrikotea 20:30 Afaria - Euskal parrilla 23:00 Izer eta Alabier musika taldea
Federatu gabekoei begira, Xoxokako jai batzordeak "Xoxokako pilota txapelketa" antolatu du. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta izena emateko epea abuztuaren 31n amaituko da.
16 urtetik gorakoek eta federatugabeek parte har dezakete. Abuztuaren 28an abiatuko da, eta irailaren 23an amaitu. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta izena emateko epea abuztuaren 25ean amaituko da.