11:00 Meza nagusia. 12:00 Hamaiketakoa. 17:00 Abuztuan jokatuko den pilota txapelketako finala. 20:00 Sardina-jatea. Trikitilariak, arratsaldean nahiz gauean
Asvinenea elkarteak Adunako pilotalekura eramango du bere Kbaret-a. Zirku munduko ikuskizun ikusgarria osatukoko dute bertan bildutako artista ezberdinek. Maila bikaineko jendea bilduko da pilotalekuan.
Federatu gabekoei begira, Xoxokako jai batzordeak "Xoxokako pilota txapelketa" antolatu du. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta izena emateko epea abuztuaren 31n amaituko da.
16 urtetik gorakoek eta federatugabeek parte har dezakete. Abuztuaren 28an abiatuko da, eta irailaren 23an amaitu. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta izena emateko epea abuztuaren 25ean amaituko da.
Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteko kideek jakinarazi dute telefono-zenbaki bat ipini dutela Zizurkilgo Elbarrenako jaietako jubilatuen bazkarirako izena emateko. Honako hau da zenbakia: 697114795 Bazkaria irailaren 9an izango da, astelehenean, 14:30ean, Joxe Arregi plazan. Bazkarirako izena emateko epea, berriz, irailaren 3an amaituko da.