Inguruko herrietako jubilatuek ibilaldi berezia egingo dute bihar. Zizurkil eta Villabonako jubilatu elkarteek antolatu dute ekimena. Zizurkil eta Asteasu arteko bidea egin ondoren, hamaiketakoa egingo dute, guztiek elkarrekin, Asteasuko plazan.
Andoaingo Caritas elkarteak 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat errefortzu eta laguntza gelak abian jartzeko asmoa dauka ikasturte berriarekin batera, eta informazioa jasotzeko edo izena emateko bilera antolatu du, asteazkenean, irailaren 25ean, San Martin elizaren atzekaldean daukan egoitzan. Bolondresekin bilera 16:30etan izango da; ikasleen gurasoekin 17:00etan.
Bertso-saio berezia eskainiko dute irailaren 25ean, asteazkenarekin, Plazida Otaño liburutegian, 18:00etan hasita. 10 eta 14 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta parte-hartzailea izango da. Eskualdeko gazteak bertso eskolara gerturatzeko helburuz antolatu dute saio berezia.
LEKAIO KULTUR ETXEA Helduen ikastaroak Joskintza I, II eta III Amigurumi Zur taila Eskulanak Marrazketa eta pintura Haurren ikastaroak (euskaraz) Argazkilaritza (8 urtetik gora) Eskulanak (+5 urte) Marrazketa eta pintura (+5 urte) SAROBE Helduen ikastaroak Yoga Pilates Gimnasia hipopresiboa Bizkar eskola Haur eta gazteen ikastaroak Gazte funky Antzerki tailerra KIROLDEGIKO IKASTAROAK Spinning Tonifikazioa 3. adina Zumba Fitness aholkularitza Izen-emateak Bertan: San Juan plaza Sarobe AEG: Iurramendi, 2 Udal kiroldegia: Pintore, z/g
Zizurkilgo eskulan ikastaroko ikasleen erakusketa inauguratuko da gaur, iluntzeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Hainbat estilotako margolanez osatutako erakusketa da, olioak, grabatuak eta beste hainbat teknika uztartzen dituena. Urriaren 15era bitartean ikusi ahal izango da, liburutegia zabalik dagoen ordutegian; hau da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean.
Izena maizorri@gmail.com helbidean eman daiteke eta irailaren 30era arteko epea egongo da.
09:30 Oroimena. Manu Izagirre atzo, gaur eta beti. Lagun eta lankideen parte hartzea. (5 minutu gehienez) Bastero Kulturgunea. Ondarreta Kalea, 1B. 12:00 Omenaldia. Manu Izagirreren sua. Ibilaldi musikatua, bertsoak, aurreskua, txalaparta etab. Manuren oroimena pizturik eta bizik gera dadin Ortzaikako karobiaren piztuera, asistentzia irekia familia eta lagunekin batera. Zumea plazatik Ortzaikako karobira (Andoain). 14:30 Ospakizuna. Manu Izagirre omenduz. Zabala sagardotegian bazkaria. (Sagardotegiko menua: 30 euro pertsonako) Aforoa: 120 pertsona. Zabala sagardotegia. Goiburu Auzoa, 5, 20150 Aduna. Bazkarira joan ahal izateko, nahitaezkoa da bazkarirako apuntatzea, Irailaren 21a izango da azken eguna apuntatu daitekeena. Izena emateko: Xabier Arruti 699487683 (burdinataldea@hotmail.com) Alberto Santana 669189526 (alberto.santana.ezkerra@gmail.com)
Azken urteetan bezala, txalaparta eta pandero ikastaroak antolatu ditu Loatzo Musika Eskolak. Datorren astean, irailaren 23tik 27ra egongo da zabalik izena emateko epea. www.loatzo.eus