09:30 Diana Txanbolin bandarekin. 10:30 Alkate Txikien izendapena Udaletxean: Carla Montero Corbelle eta Nikolas Agudo Felipe. 10:30 Egapek Belauntxingoa dantzatuko du. 11:00-14:00 Haur parkea Egapeko jolastokian. 16:30-18:30 Haur parkea Egapeko jolastokian. 17:00 Erraldoi eta Buruhandien kalejira plazatik hasita. 17:00 Kontzejupeko esku-pilota txapelketako finala. 18:00 Egapexou Etxeberri plazan: “Zimitorioko Sorginak”. 19:00 Xaibor! Diskofesta plazan. 20:00 Alkate txikien botere uztea udaletxean. 20:30 Mielari agurra, zezen suzkoa.
Pentsiodunen asteleheneroko hitzordua Donostian egiteko deialdia luzatu dute. 12:00, Alderdi Eder.
Uxue Alberdiren “Kontrako eztarritik”, emakume bertsolarien testigantzak. Solasaldia egingo dute liburuaren inguruan, idazlea bera bertan dela. Irailak 30, astelehena 18:00etan.Plazido Otaño liburutegian. Idazlea bertan izango da.
Zizurkilgo eskulan ikastaroko ikasleen erakusketa inauguratuko da gaur, iluntzeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Hainbat estilotako margolanez osatutako erakusketa da, olioak, grabatuak eta beste hainbat teknika uztartzen dituena. Urriaren 15era bitartean ikusi ahal izango da, liburutegia zabalik dagoen ordutegian; hau da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean.
Izena maizorri@gmail.com helbidean eman daiteke eta irailaren 30era arteko epea egongo da.
Ikasturte berria hastearekin batera, Andoaingo Caritas elkarteak 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat errefortzu eta laguntza gelak abian jartzeko asmoa dauka. Aste honetan bertan bilera egin dute, parte hartu nahi duten bolondresekin. Ekimenarekin bat egin nahi duenak badu oraindik izena emateko aukera.
Andoaingo Bastero Kulturgunean Agur Etxebeste filma ikusteko aukera egongo da. Sinopsia: Patrizio Etxebestek osasun arazoak ditu eta alkatetza uztea beste erremediorik ez du. Ordezko bezala bere emaztea Maria Luisa izatea erabakitzen du. Erabakia ontzat emateaz gain, Maria Luisak ardura berria oso serio hartzen du. Hainbesterako, alkatetza hankaz gora jartzea erabaki duela. Horixe da filmaz adierazi daitekeena, "Aupa Etxebeste!" filmaren ondoren datorrena. Urte asko pasa dira takillako salmenta markak hautsi zituen euskal estreinaldi hartaz. Urteak igarota, filmaren bigarren atala osatzeko lantalde berdina elkartu da. Ikusmina handia da. Ostirala, 27: 22:00. Larunbata, 28: 19:30, 22:00. Igandea, 29: 19:30. Astelehena, 30: 19:30, 22:00