Osteguna, urriak 10

18:30

Amasa-Villabonako Ahal Dugu zirkuluaren batzarra

Udaletxeko erabilera anitzeko gela, Amasa-Villabona | Batzarra

Amasa-Villabonako Podemos-Ahal Dugu zirkuluaren batzarra. Batzar irekiak izango dira eta 2019-2020 ikasturte berriari hasiera emango diote, egoera politikoa eta estatu hauteskundeak hizpide izanik. Horrez gain, udaleko batzorde informatiboetan parte hartzeko aukera ere aztertuko dute. 

Amasa-Villabonako Ahal Dugu zirkuluaren batzarra Udaletxeko erabilera anitzeko gela

Amasa-Villabonako Podemos-Ahal Dugu zirkuluaren batzarra.

Batzar irekiak izango dira eta 2019-2020 ikasturte berriari hasiera emango diote, egoera politikoa eta estatu hauteskundeak hizpide izanik. Horrez gain, udaleko batzorde informatiboetan parte hartzeko aukera ere aztertuko dute. 

19:30

'Euskaraz bizi ahal gara?' hitzaldia

Iriarte etxea, Zizurkil | Hitzaldia

Zer nolako arrastoa utzi du Euskaraldiak Tolosaldean? Zenbateraino bizi gaitezke euskaraz Zizurkilen eta zenbat erabiltzen dugu? Zerk garamatza batzuetan euskara ez erabiltzera? Galdera hauei erantzuteko asmoz, herriz herriko hitzaldi zikloa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak eta orain, Zizurkilen egingo du geldialdia.Bi hitzordutan emango da hitzaldia Zizurkilen, bi ostegunetan, 19:30etan.  Hitzaldietan Tolosaldeko eta Zizurkilgo egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da, lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira, etorkizuneko Euskaraldia zer izango den azalduko da eta eskualdeko euskalgintzaren egoeraren berri ere emango da.

'Euskaraz bizi ahal gara?' hitzaldia Iriarte etxea

Zer nolako arrastoa utzi du Euskaraldiak Tolosaldean? Zenbateraino bizi gaitezke euskaraz Zizurkilen eta zenbat erabiltzen dugu? Zerk garamatza batzuetan euskara ez erabiltzera? Galdera hauei erantzuteko asmoz, herriz herriko hitzaldi zikloa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak eta orain, Zizurkilen egingo du geldialdia.
Bi hitzordutan emango da hitzaldia Zizurkilen, bi ostegunetan, 19:30etan.  Hitzaldietan Tolosaldeko eta Zizurkilgo egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da, lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira, etorkizuneko Euskaraldia zer izango den azalduko da eta eskualdeko euskalgintzaren egoeraren berri ere emango da.

19:30

Herri batzarra

Urnieta | Batzarra

EH Bilduren eskutik herri batzarra egingo da Urnietan, urriaren 10ean arratsaldeko 19:30etan. Batzarra Errekalde 1 helbideko aretoan egingo da. Esti Elduaien izango da gonbidatua.

Herri batzarra

EH Bilduren eskutik herri batzarra egingo da Urnietan, urriaren 10ean arratsaldeko 19:30etan. Batzarra Errekalde 1 helbideko aretoan egingo da. Esti Elduaien izango da gonbidatua.

20:00

"La perfección" filma Onddo Gaztetxean

Onddo Gaztetxea, Amasa-Villabona | Zinema

Amasa-Villabonako Onddo Gazte Asanbladak "La perfección" filma eskainiko du gaztetxean urriaren 10ean, 20:00etan. Palomitak egongo dira.

"La perfección" filma Onddo Gaztetxean Onddo Gaztetxea

Amasa-Villabonako Onddo Gazte Asanbladak "La perfección" filma eskainiko du gaztetxean urriaren 10ean, 20:00etan. Palomitak egongo dira.

19:30
20:00

Eskulan ikastaroko lanen erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil | Erakusketa

Zizurkilgo eskulan ikastaroko ikasleen erakusketa inauguratuko da gaur, iluntzeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Hainbat estilotako margolanez osatutako erakusketa da, olioak, grabatuak eta beste hainbat teknika uztartzen dituena. Urriaren 15era bitartean ikusi ahal izango da, liburutegia zabalik dagoen ordutegian; hau da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean.

Eskulan ikastaroko lanen erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Zizurkilgo eskulan ikastaroko ikasleen erakusketa inauguratuko da gaur, iluntzeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Hainbat estilotako margolanez osatutako erakusketa da, olioak, grabatuak eta beste hainbat teknika uztartzen dituena. Urriaren 15era bitartean ikusi ahal izango da, liburutegia zabalik dagoen ordutegian; hau da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean.

12:00
14:00

Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketa

Zizurkil | Lehiaketa

Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»