10:30 Zaldi lasterketako partaideen aurkezpena Xoxokako plazan. 11:00 Zaldi karrera, Beatxaburutik plazaraino. 11:30 Hamaiketakoa Xoxokako eskolan. 11:30 Puzgarriak haurrentzat. 12:30 Segalari eta biltzaileen giza proba: Julen Gabirondoren sega taldea, Jon Otegi-ren taldearen aurka ariko dira. 12 minutuko 2 txanda izango dira. 15:00 Mus azkarra Xoxokako eskolan. Izen ematearen hasiera. 16:00tan txapelketaren hasiera. 16:00 Puzgarriak haurrentzat 17:00 Gorriti eta bere animaliak. Jarraian txokolatea izango da haur guztientzat. 20:30 Betizu jatea Xoxokako plazan. Tiketak Adarra, Zelai eta Guria tabernetan salgai, urriaren 9ra arte. 01:00 Gaupasa: Gabezin taldea. 03:00 DJ Inbutei, goizalderarte.
Oinezkoentzat eta lastekarientzat ibilbide bana prestatu dute. Biak ala biak San Juan plazatik abiatu eta bertan amaituko dira. Oinezkoen martxa 16:00tan abiatuko da, eta lasterkariena 16:20tan.
Garagardo artisaua eta kontzertuak: Anai, Habi, Ibai Marin, Hägëndäs, Maddi eta Mara.
Zizurkilgo eskulan ikastaroko ikasleen erakusketa inauguratuko da gaur, iluntzeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Hainbat estilotako margolanez osatutako erakusketa da, olioak, grabatuak eta beste hainbat teknika uztartzen dituena. Urriaren 15era bitartean ikusi ahal izango da, liburutegia zabalik dagoen ordutegian; hau da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean.
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Urriak 12, larunbata 19:30 / 22:00 Urriak 13, igandea 19:30 Urriak 14, astelehena 21:00