10:30-14:30/16:30-19:00Baserriko produktuak eta artisauak. 10:30 Azokaren irekiera. Egunean zehar, haurrentzat tailerrak, puzgarriak eta pottokak. 14:30 Herri-bazkaria Zimiterioan. Txartelak salgai Iriarte eta Egarri tabernetan. Prezioa: 15 € 18:30 Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa. Ondoren, txakolin-dastaketa.
12:30 Meza. Ondoren, Egaperen erakustaldia. 17:30 Herri kirol lehiaketa auzoko gazteen artean. 18:00 Sagardo probaketa: Setien, Eula, Bereziartua, Lizeaga eta Oiarbide. 20:30 Jaien amaiera.
Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Bernuesen zuzendaritzapean, "maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari eskainitako begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea da". Euskarazko antzerkia Saroben egingo da, eta sarrerak 3 euro balioko ditu.
Zizurkilgo eskulan ikastaroko ikasleen erakusketa inauguratuko da gaur, iluntzeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Hainbat estilotako margolanez osatutako erakusketa da, olioak, grabatuak eta beste hainbat teknika uztartzen dituena. Urriaren 15era bitartean ikusi ahal izango da, liburutegia zabalik dagoen ordutegian; hau da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean.
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Urriak 12, larunbata 19:30 / 22:00 Urriak 13, igandea 19:30 Urriak 14, astelehena 21:00