Zubieta eta Noizbait taldeak lehiatuko dira Enrike Abril Errebote Txapelketako finalean. Eguraldiak laguntzen badu, 11:00tan hasiko da lehia, Errebote plazan.
Spasmo Teatro konpainiak haur ikuskizuna eskainiko du Urnietan, euskaraz. Ikuslegoari bidaia bat proposatuko diote, giza gorputzaren erdigunera Horrela dio, sinopsiak: "Zer gertatuko litzateke pertsona baten barruan sartzeko bezain txikiak bagina eta ikasten dugun bitartean abentura sineztezina biziko bagenu? Ongietorriak gure gorputzean zehar doan bidai liluragarri honetara. Gure gorputza makina perfektu bat da".
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
'Euskaraz bizi ahal gara!' hitzaldia. Zer nolako arrastoa utzi du Euskaraldiak gure herrian?
Urriak 19, larunbata 19:30 / 22:00 Urriak 20, igandea 19:30 Urriak 21, astelehena 21:00