2020ko Udal aurrekontuak direla eta, herri batzarra deitu du EH Bilduk. Inbertsio nagusiak: Parke estalia, aparkamenduak, etxebizitza, kirolak... Herritarren parte hartzea: Galdeketak egiteko formulak.
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
2019ko urriaren 31n bukatutako da euskaltegietako ikastaroren bat egiteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik dirulaguntza eskaerak Udalean aurkezteko epea.
2020ko egutegia osatzeko argazki bilketa egiten ari da Udala. Herriko txokoak, baserrietako alderdi ezkutuak, herriaren ikuspuntu ezberdinak... CD batean grabatuta aurkeztu beharko dira argazkiak, pertsona bakoitzak gehienez 20 aurkez ditzake. Urtean zehar egindako ekitaldien argazkiak aurkeztuz gero, datorren urteko inprimakietan erabili ahal izango dira eta beste CD batean aurkeztu ahal izango dira. Partaideen artean saski bat zozkatuko da. Azken eguna: urriak 28, astelehena.
Gazte Informazio Bulegoak 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko lehiaketaren edizio berria antolatu du. Xedea udako edo oporraldiko informazio interesgarria partekatzea da. Antolatzaileek deialdiaren berri eman dute, ohar bidez: "Gazteek irteera bat egiten dutenean edo oporretara joaten direnean, lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin etortzen dira, informazio hau gurekin konpartitzea nahiko genuke gomendio moduan. Guretzat, edozein gomendio baliagarria da, ostatuen ingurukoak, lekuak, herriak, museoak, jatetxeak, ekintzak, paisaia ikusgarriak eta abar". Lehiaketan parte hartu nahi duenak gomendatzeko bi arrazoi idatzi behar ditu, eta argazki bat itsatsi. Gomendioak aurkezteko epea datorren urriaren 25ean amaituko da. Ondoren, "gomendio guztien artean zozketa bat egingo da azaroaren 8an. Eta guztiak ikusgai izango dira, azaroan zehar, Gazte Lokalean". Oharra: Gomendioak Gazte Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira (Pio Baroja kalea 1, behea), edo posta elektronikoz bidali (gazteinformazioa@andoain.eus). Saria, berriz, 70 eurokoa izango da Andoaingo edozein dendetan gastatzeko.