Osteguna, urriak 24



20:00

"Pieles" filma Onddo Gaztetxean

Onddo Gaztetxea, Amasa-Villabona | Zinema

Onddo Gaztetxeko kideek "Pieles" filma proiektatuko dute, 20:00etan. Palomitak egongo dira.

"Pieles" filma Onddo Gaztetxean Onddo Gaztetxea

Onddo Gaztetxeko kideek "Pieles" filma proiektatuko dute, 20:00etan. Palomitak egongo dira.



12:00
14:00

Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketa

Zizurkil | Lehiaketa

Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.

Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketa

Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.



17:30
17:30

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira

Ludoteka, Urnieta | Ipuin kontaketa

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira Ludoteka

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean.

Hauxe da egutegia:

  • Urriak 11: Marisa Tabernero
  • Urriak 25: Ixabel Agirresarobe
  • Azaroak 8: Marisa Tabernero
  • Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe
  • Abenduak 5: Marisa Tabernero
  • Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe


09:57
13:30

Euskara ikasleentzat, establezimenduetako errotuluentzat eta euskarazko webguneentzat dirulaguntzak

Zuretzat arreta zerbitzua, Amasa-Villabona | Deialdia

2019ko urriaren 31n bukatutako da euskaltegietako ikastaroren bat egiteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik dirulaguntza eskaerak Udalean aurkezteko epea.

Euskara ikasleentzat, establezimenduetako errotuluentzat eta euskarazko webguneentzat dirulaguntzak Zuretzat arreta zerbitzua

2019ko urriaren 31n bukatutako da euskaltegietako ikastaroren bat egiteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik dirulaguntza eskaerak Udalean aurkezteko epea.


10:35
20:00

Egutegirako argazki bilketa

Asteasuko udaletxea edo kultur etxea, Asteasu | Argazkigintza

2020ko egutegia osatzeko argazki bilketa egiten ari da Udala. Herriko txokoak, baserrietako alderdi ezkutuak, herriaren ikuspuntu ezberdinak... CD batean grabatuta aurkeztu beharko dira argazkiak, pertsona bakoitzak  gehienez 20 aurkez ditzake. Urtean zehar egindako ekitaldien argazkiak aurkeztuz gero, datorren urteko inprimakietan erabili ahal izango dira eta beste CD batean aurkeztu ahal izango dira. Partaideen artean saski bat zozkatuko da. Azken eguna: urriak 28, astelehena.

Egutegirako argazki bilketa Asteasuko udaletxea edo kultur etxea

2020ko egutegia osatzeko argazki bilketa egiten ari da Udala. Herriko txokoak, baserrietako alderdi ezkutuak, herriaren ikuspuntu ezberdinak... CD batean grabatuta aurkeztu beharko dira argazkiak, pertsona bakoitzak  gehienez 20 aurkez ditzake.

Urtean zehar egindako ekitaldien argazkiak aurkeztuz gero, datorren urteko inprimakietan erabili ahal izango dira eta beste CD batean aurkeztu ahal izango dira.

Partaideen artean saski bat zozkatuko da. Azken eguna: urriak 28, astelehena.


12:00
12:00

"Gomendatzen dizut..." lehiaketa

Gazte Informazio Bulegoa, Andoain | Lehiaketa

Gazte Informazio Bulegoak 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko lehiaketaren edizio berria antolatu du. Xedea udako edo oporraldiko informazio interesgarria partekatzea da. Antolatzaileek deialdiaren berri eman dute, ohar bidez: "Gazteek irteera bat egiten dutenean edo oporretara joaten direnean, lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin etortzen dira, informazio hau gurekin konpartitzea nahiko genuke gomendio moduan. Guretzat, edozein gomendio baliagarria da, ostatuen ingurukoak, lekuak, herriak, museoak, jatetxeak, ekintzak, paisaia ikusgarriak eta abar". Lehiaketan parte hartu nahi duenak gomendatzeko bi arrazoi idatzi behar ditu, eta argazki bat itsatsi. Gomendioak aurkezteko epea datorren urriaren 25ean amaituko da. Ondoren, "gomendio guztien artean zozketa bat egingo da azaroaren 8an. Eta guztiak ikusgai izango dira, azaroan zehar, Gazte Lokalean".  Oharra: Gomendioak Gazte Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira (Pio Baroja kalea 1, behea), edo posta elektronikoz bidali (gazteinformazioa@andoain.eus). Saria, berriz, 70 eurokoa izango da Andoaingo edozein dendetan gastatzeko.

"Gomendatzen dizut..." lehiaketa Gazte Informazio Bulegoa

Gazte Informazio Bulegoak 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko lehiaketaren edizio berria antolatu du. Xedea udako edo oporraldiko informazio interesgarria partekatzea da.

Antolatzaileek deialdiaren berri eman dute, ohar bidez: "Gazteek irteera bat egiten dutenean edo oporretara joaten direnean, lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin etortzen dira, informazio hau gurekin konpartitzea nahiko genuke gomendio moduan. Guretzat, edozein gomendio baliagarria da, ostatuen ingurukoak, lekuak, herriak, museoak, jatetxeak, ekintzak, paisaia ikusgarriak eta abar".

Lehiaketan parte hartu nahi duenak gomendatzeko bi arrazoi idatzi behar ditu, eta argazki bat itsatsi. Gomendioak aurkezteko epea datorren urriaren 25ean amaituko da. Ondoren, "gomendio guztien artean zozketa bat egingo da azaroaren 8an. Eta guztiak ikusgai izango dira, azaroan zehar, Gazte Lokalean". 

Oharra: Gomendioak Gazte Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira (Pio Baroja kalea 1, behea), edo posta elektronikoz bidali (gazteinformazioa@andoain.eus). Saria, berriz, 70 eurokoa izango da Andoaingo edozein dendetan gastatzeko.



16:30
18:00

Zumbalokura

Andoain | Ikastaroa

Zumbalokura elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu emakumeen defentsa pertsonalari begira. Haur zein helduentzako zuzenduta dago eta bi egunetan egingo da eskola bakoitza 2 ordutako izango delarik. Ikastaroak, urrian zehar: Urriaren 24an: 16:30-18:30. Haurrentzat. Urriaren 25ean: 16:30-18:30. Haurrentzat. Urriaren 25ean: 20:00-22:00. Helduentzat. Urriaren 26/27an: 09:00-18:00. Helduentzat. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko: elkartearen egoitzan bertan (Kale Nagusia 9a), edo eta, 672670377 telefonora hots egin daiteke.      

Zumbalokura

Zumbalokura elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu emakumeen defentsa pertsonalari begira. Haur zein helduentzako zuzenduta dago eta bi egunetan egingo da eskola bakoitza 2 ordutako izango delarik.

Ikastaroak, urrian zehar:

Urriaren 24an: 16:30-18:30. Haurrentzat.

Urriaren 25ean: 16:30-18:30. Haurrentzat.

Urriaren 25ean: 20:00-22:00. Helduentzat.

Urriaren 26/27an: 09:00-18:00. Helduentzat.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko: elkartearen egoitzan bertan (Kale Nagusia 9a), edo eta, 672670377 telefonora hots egin daiteke.

 
 
 
Motak:
Guneak:

Egutegia

Urria
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
Azaroa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Urte osoko agenda ikusi »»