Larunbata, urriak 26



09:30

Mahai-ingurua jardunaldi feministen atarian

Aljibe, Amasa-Villabona | Mahai-ingurua

Amasa-Villabonako Lurgatz talde feministak mahai-ingurua antolatu du Aljiben, urriaren 26rako. Hauxe egitaraua: 09:30 Kafe ordua.10:00 Emakumeen* errealitatea lurralde desberdinetan.12:00 Emakumeen* arteko aliantzak. Ondoren, Piskolabis. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak Durangon ospatuko dira azaroaren 1ean, 2an eta 3an. Informazio gehiago: saldabadago webgunean.

Mahai-ingurua jardunaldi feministen atarian Aljibe

Amasa-Villabonako Lurgatz talde feministak mahai-ingurua antolatu du Aljiben, urriaren 26rako. Hauxe egitaraua:

09:30 Kafe ordua.
10:00 Emakumeen* errealitatea lurralde desberdinetan.
12:00 Emakumeen* arteko aliantzak.
Ondoren, Piskolabis.

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak Durangon ospatuko dira azaroaren 1ean, 2an eta 3an.

Informazio gehiago: saldabadago webgunean.


11:30

Elkartasun bazkaria, Zaporeak ekimenaren alde

Kultur etxea, Amasa-Villabona

Bazkari solidarioa, errefuxiatuen alde. Goiz osoko egitaraua prestatu dute. Bazkari solidariotik bildutako dirua, Zaporeak ekimenera bideratuko dute. 11:30-12:30 Arrantza sarez osaturiko poltsen tailerra. Familian egiteko aproposa. Argazki erakusketa eta bideo proiekzioa. Errefuxiatuen isla. Zaporeak denda eta informazio gunea. 12:30-13:00 Hitzaldia. Zaporeak proiektua, errefuxiatuen egoera Lesbosen. 13:00-14:00 Argazki erakusketa eta bideo proiekzioa. Errefuxiatuen isla. Zaporeak denda eta informazio gunea. Goizeko ekintza guztiak kultur etxean egingo dituzte. Bazkari solidarioa Larraulgo Zirta jatetxean. (30 euro). Bildutako dirua Zaporeak proiektuaren alde izango da.  Erretserbak egiteko aurrez deitu behar da: 943 691 855.  

Elkartasun bazkaria, Zaporeak ekimenaren alde Kultur etxea

Bazkari solidarioa, errefuxiatuen alde. Goiz osoko egitaraua prestatu dute. Bazkari solidariotik bildutako dirua, Zaporeak ekimenera bideratuko dute.

11:30-12:30

  • Arrantza sarez osaturiko poltsen tailerra. Familian egiteko aproposa.
  • Argazki erakusketa eta bideo proiekzioa. Errefuxiatuen isla.
  • Zaporeak denda eta informazio gunea.

12:30-13:00

  • Hitzaldia. Zaporeak proiektua, errefuxiatuen egoera Lesbosen.

13:00-14:00

  • Argazki erakusketa eta bideo proiekzioa. Errefuxiatuen isla.
  • Zaporeak denda eta informazio gunea.

Goizeko ekintza guztiak kultur etxean egingo dituzte.

Bazkari solidarioa Larraulgo Zirta jatetxean. (30 euro). Bildutako dirua Zaporeak proiektuaren alde izango da.  Erretserbak egiteko aurrez deitu behar da: 943 691 855.

 


12:00

1974 urteko (45 urte) kintoen bazkarian izen emateko epea zabalik dago

Andoain | Izen-ematea

1974 urteko kintoen bazkaria urriak 26 izango da eta izena emateko kontu korrontea ireki dute. Kontu korrontea ireki dute 1974 urteko kideek, eta bertan 50 euroko ingresoa egin beharko da urriaren 12 baino lehen. Kontu korrontearen zenbakia: ES17-30350026230261136236 eta gaia: izen-abizenak. Informazio gehiago nahi duenak, honako helbide elektronikora idatz dezake: 1974andoain@gmail.com

1974 urteko (45 urte) kintoen bazkarian izen emateko epea zabalik dago

1974 urteko kintoen bazkaria urriak 26 izango da eta izena emateko kontu korrontea ireki dute.

Kontu korrontea ireki dute 1974 urteko kideek, eta bertan 50 euroko ingresoa egin beharko da urriaren 12 baino lehen.

Kontu korrontearen zenbakia: ES17-30350026230261136236 eta gaia: izen-abizenak.

Informazio gehiago nahi duenak, honako helbide elektronikora idatz dezake: 1974andoain@gmail.com


17:00

Ikuskizuna erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Punttuka bertso eskolakoen eskutik

Andoain | Ikuskizuna

17:00 Goikoplaza: Ongietorria eta aurkezpena. Ondoren, Konpartsa Kalejiran abiatuko da, geldialdiak eginaz, Buruhandien pertsonaiak ezagutzen joan gaitezen: Juanita Alkain plazan, Zubiaurren, eta Zumea plazan. Ikuskizuna bertan amaituko da. Andoaingo erraldoi eta buruhandien konpartsa osatzerakoan, herriko bi gai nagusi hartu ziren kontutan: buruhandiak osatzeko Plazaolako trenaren edo Trentxikiko lanbideak, eta lau erraldoietarako berriz, garai bateko pertsonai esanguratsuak. Herriko ondarearen parte izanik, plazara aterako dira, eta Aitor Mendiluze bertsolariak idatzitako bertsoak erabiliz, Andoaingo Punttuka Bertso Eskolak istorio hauen berri emango die bertaratutakoei. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa dultzaineroak lagunduta ibiliko da.

Ikuskizuna erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Punttuka bertso eskolakoen eskutik

17:00 Goikoplaza:

Ongietorria eta aurkezpena.

Ondoren, Konpartsa Kalejiran abiatuko da, geldialdiak eginaz, Buruhandien pertsonaiak ezagutzen joan gaitezen: Juanita Alkain plazan, Zubiaurren, eta Zumea plazan. Ikuskizuna bertan amaituko da.

Andoaingo erraldoi eta buruhandien konpartsa osatzerakoan, herriko bi gai nagusi hartu ziren kontutan: buruhandiak osatzeko Plazaolako trenaren edo Trentxikiko lanbideak, eta lau erraldoietarako berriz, garai bateko pertsonai esanguratsuak.

Herriko ondarearen parte izanik, plazara aterako dira, eta Aitor Mendiluze bertsolariak idatzitako bertsoak erabiliz, Andoaingo Punttuka Bertso Eskolak istorio hauen berri emango die bertaratutakoei.

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa dultzaineroak lagunduta ibiliko da.


17:30

Txirrindularitzari buruzko jardunaldia Basteron, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren eskutik

Bastero Kulturgunea, Andoain | Jardunaldiak

Andoaingo Txirrindulari Eskolak afizionatu mailako txirrindularitzari buruzko solasaldia antolatu du, larunbat honetarako. 17:30ean hasiko da Bastero Kulturgueko ekitaldian, eta ordezkaritza zabala iragarrita dago.

Txirrindularitzari buruzko jardunaldia Basteron, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren eskutik Bastero Kulturgunea

Andoaingo Txirrindulari Eskolak afizionatu mailako txirrindularitzari buruzko solasaldia antolatu du, larunbat honetarako. 17:30ean hasiko da Bastero Kulturgueko ekitaldian, eta ordezkaritza zabala iragarrita dago.



12:00
14:00

Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketa

Zizurkil | Lehiaketa

Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.

Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketa

Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.



17:30
17:30

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira

Ludoteka, Urnieta | Ipuin kontaketa

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira Ludoteka

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean.

Hauxe da egutegia:

  • Urriak 11: Marisa Tabernero
  • Urriak 25: Ixabel Agirresarobe
  • Azaroak 8: Marisa Tabernero
  • Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe
  • Abenduak 5: Marisa Tabernero
  • Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe


09:57
13:30

Euskara ikasleentzat, establezimenduetako errotuluentzat eta euskarazko webguneentzat dirulaguntzak

Zuretzat arreta zerbitzua, Amasa-Villabona | Deialdia

2019ko urriaren 31n bukatutako da euskaltegietako ikastaroren bat egiteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik dirulaguntza eskaerak Udalean aurkezteko epea.

Euskara ikasleentzat, establezimenduetako errotuluentzat eta euskarazko webguneentzat dirulaguntzak Zuretzat arreta zerbitzua

2019ko urriaren 31n bukatutako da euskaltegietako ikastaroren bat egiteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik dirulaguntza eskaerak Udalean aurkezteko epea.


10:35
20:00

Egutegirako argazki bilketa

Asteasuko udaletxea edo kultur etxea, Asteasu | Argazkigintza

2020ko egutegia osatzeko argazki bilketa egiten ari da Udala. Herriko txokoak, baserrietako alderdi ezkutuak, herriaren ikuspuntu ezberdinak... CD batean grabatuta aurkeztu beharko dira argazkiak, pertsona bakoitzak  gehienez 20 aurkez ditzake. Urtean zehar egindako ekitaldien argazkiak aurkeztuz gero, datorren urteko inprimakietan erabili ahal izango dira eta beste CD batean aurkeztu ahal izango dira. Partaideen artean saski bat zozkatuko da. Azken eguna: urriak 28, astelehena.

Egutegirako argazki bilketa Asteasuko udaletxea edo kultur etxea

2020ko egutegia osatzeko argazki bilketa egiten ari da Udala. Herriko txokoak, baserrietako alderdi ezkutuak, herriaren ikuspuntu ezberdinak... CD batean grabatuta aurkeztu beharko dira argazkiak, pertsona bakoitzak  gehienez 20 aurkez ditzake.

Urtean zehar egindako ekitaldien argazkiak aurkeztuz gero, datorren urteko inprimakietan erabili ahal izango dira eta beste CD batean aurkeztu ahal izango dira.

Partaideen artean saski bat zozkatuko da. Azken eguna: urriak 28, astelehena.



16:30
18:00

Zumbalokura

Andoain | Ikastaroa

Zumbalokura elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu emakumeen defentsa pertsonalari begira. Haur zein helduentzako zuzenduta dago eta bi egunetan egingo da eskola bakoitza 2 ordutako izango delarik. Ikastaroak, urrian zehar: Urriaren 24an: 16:30-18:30. Haurrentzat. Urriaren 25ean: 16:30-18:30. Haurrentzat. Urriaren 25ean: 20:00-22:00. Helduentzat. Urriaren 26/27an: 09:00-18:00. Helduentzat. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko: elkartearen egoitzan bertan (Kale Nagusia 9a), edo eta, 672670377 telefonora hots egin daiteke.      

Zumbalokura

Zumbalokura elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu emakumeen defentsa pertsonalari begira. Haur zein helduentzako zuzenduta dago eta bi egunetan egingo da eskola bakoitza 2 ordutako izango delarik.

Ikastaroak, urrian zehar:

Urriaren 24an: 16:30-18:30. Haurrentzat.

Urriaren 25ean: 16:30-18:30. Haurrentzat.

Urriaren 25ean: 20:00-22:00. Helduentzat.

Urriaren 26/27an: 09:00-18:00. Helduentzat.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko: elkartearen egoitzan bertan (Kale Nagusia 9a), edo eta, 672670377 telefonora hots egin daiteke.

 
 
 


19:30
21:00

La directora de orquesta

Gurea zinema, Amasa-Villabona | Zinema

Urriak 26, larunbata 19:30 / 22:00 Urriak 7, astelehena 21:00

La directora de orquesta Gurea zinema

Urriak 26, larunbata 19:30 / 22:00

Urriak 7, astelehena 21:00

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»