10:30 Meza Nagusia.11:30 Herri-kirolak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.
Datorren azaroaren 11n jakinaraziko dute 2019ko Martin Ugalde bekaren proiektu sariduna. Horrez gain, ekitaldian, 'Lurraldea eta Herria liburuaren inguruko solasaldia' emango du Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio graduan irakasle den Eneko Bidegainek.
Solasaldia: '40/10: Herri baten mendi taupadak'.Mendizaleak: Felipe Uriarte eta Edurne Pasaban.Bideratzailea: Ramon Olasagasti.*40 urte bete dira Felipe Uriartek Everesteko gailurra zapaldu zuenetik. 10 urte, Edurne Pasabanek hamalau zortzimilakoak egin zituenetik.
Aitor Abendaño: “Groenlandia Bertikala 2017” Euskalduna mendigoizale taldearen elkartean.
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina abiatu berri da, eta datorren azaroaren 20ra bitarte hiru saskietako bat eskatzeko aukera izango da. Ezaguna denez, Nafarroako Erriberako produktu sorta erostearekin batera hango euskalgintzari bultzadatxoa ematen zaio. Euskal Herri osoko euskaltzaleek ekimenarekin bat egin ohi dute. Eskualdean hainbat saltokitan egin daiteke eskaera, gaur hasita.
Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago. Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da. Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Adinaren araberako bi maila egongo dira. Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.
Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.
Larunbata, 9: 22:00. Igandea, 10: 19:30. Astelehena, 11: 19:30, 22:00. Sinopsia: 1981, Gotham Hiria. Arthur Fleck (Joaquin Phoenix) gizarteak jaramonik egiten ez dion gizasemea da, bere motibazioa bizitzan barregineraztea da. Baina hainbat zorigaiztoko gertaerek mundua beste ikuspuntu batetik ikustera eramango dute. Trailerra:
Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.
Azaroaren 11tik 16ra Alejandro Labaka eta Ines Arango misiolariei buruzko "Kulturen arteko zubia" izeneko erakusketa egongo da ikusgai Gureako erakusketa aretoan. Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00. Larunbatean: 11:30-14:00.