Azaroaren 15ean, 18an, 20an eta 22an bilduko dira argazkiak Larraulgo liburutegian. Argazkia fisikoan beharrean eskaneatuta edukiz gero honako helbidera bidali behar da: kultura@larraul.eus
17:30etan Gazte Asteko kartelaren sari banaketa eta ondoren txapa tailerra.
19:00etan "Gazteria eta jokoa" hitzaldia: Zer dago apostu etxe eta joko aretoen atzean?
Alazne Maneroren omenezko emanaldia arratsaldeko 1900etan: Ana Belen Garcia (organoa), Haritz Ezeiza (txistua eta dultzaina) eta Bittor Carrera (oboea), dantzariekin batera.
"Lloviendo ranas"/Igel euria, Ados teatroa.
Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolak antolatuko du 2020ko Kilometroak jaia. Azaroaren 15ean izango da jaiaren aurkezpen-ekitaldia Olaederra kiroldegian eta, besteak beste, bertan ezagutaraziko dira datorren urteko Kilometroak jaiaren leloa eta logoa.
20:00etan Fermin Ezkieta: “La fuga de Ezkaba”. Ihesaldiari buruz gehiago jakiteko, Ezkietak “Los fugados del Fuerte de Ezkaba” (Pamiela argitaletxea) liburua aurkeztuko du, ihesaldiari buruzko makina bat agiri eta informazio jaso ostean. Hitzaldian zehar, Andoaingo Oroituz elkarteko kideek Ezkabako gotorlekuan preso egon ziren andoaindarri buruzko xehetasunak eskainiko dituzte.
"Espacio disponible" antzerkia, Perigallo Teatroren eskutik.
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina abiatu berri da, eta datorren azaroaren 20ra bitarte hiru saskietako bat eskatzeko aukera izango da. Ezaguna denez, Nafarroako Erriberako produktu sorta erostearekin batera hango euskalgintzari bultzadatxoa ematen zaio. Euskal Herri osoko euskaltzaleek ekimenarekin bat egin ohi dute. Eskualdean hainbat saltokitan egin daiteke eskaera, gaur hasita.
Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago. Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da. Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Adinaren araberako bi maila egongo dira. Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.
Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.
Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.
Azaroaren 11tik 16ra Alejandro Labaka eta Ines Arango misiolariei buruzko "Kulturen arteko zubia" izeneko erakusketa egongo da ikusgai Gureako erakusketa aretoan. Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00. Larunbatean: 11:30-14:00.
Erakusketan soinu-tresnak ikusteko aukera egongo da. Halaber, herritarrei zuzenduriko bisita gidatuak egingo dira ondorengo egun eta orduetan. Azaroak 13: 18:30etan Azaroak 17: 13:00etan
"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.