Igandea, azaroak 17



09:00

Aizkardik antolatutako argazki rally-a azaroaren 17an ospatuko da

Aizkardi Mendizale Elkartea, Amasa-Villabona | Argazkigintza

Izen-ematea doakoa da eta egunean bertan eman behar da Aizkardiren egoitzan. Argazkien erakusketa azaroaren 25etik 29ra izango da Gurean.

Aizkardik antolatutako argazki rally-a azaroaren 17an ospatuko da Aizkardi Mendizale Elkartea

Izen-ematea doakoa da eta egunean bertan eman behar da Aizkardiren egoitzan. Argazkien erakusketa azaroaren 25etik 29ra izango da Gurean.


09:00

Euskalduna mendigoizale taldearen eskutik, Mendi Astea

Andoain | Ibilaldia

Mendi irteera eta babarruan jatea, Urrestillan.

Euskalduna mendigoizale taldearen eskutik, Mendi Astea

Mendi irteera eta babarruan jatea, Urrestillan.


11:00

"Urnieta 0 kontaminazioa" ekimena

Urnietako San Joan plaza, Urnieta | Deialdia

Urnietako Magale ikastetxeko ikasle batzuek, aldaketa klimatikoaz eta planetaren etorkizunaz arduratuta “Urnieta 0 kontaminazioa” ekimena jarri zuten martxan. Ekimen horren barruan hitzaldi bat eman ostean, eta urriaren 19an zaborra biltzeko ekimen bat antolatu eta gero, zaborra biltzeko dei berri bat egiten dute igande honetarako. Azaroaren 17an, goizeko 11:00etan hasiko da San Joan plazan zaborra biltzeko egingo duten ibilbidea. Bertatik trenbideruntz joango dira eta Igerategi poligonotik pasata Hernaniko mugara (Errotaburu arte) iritsiko dira. Ondoren, bueltan, Langardatik eta Ermotegitik barrena igarota San Joan plazara itzuliko dira. Ekintza, 13:30 aldera amaitzea aurreikusten dute.

"Urnieta 0 kontaminazioa" ekimena Urnietako San Joan plaza

Urnietako Magale ikastetxeko ikasle batzuek, aldaketa klimatikoaz eta planetaren etorkizunaz arduratuta “Urnieta 0 kontaminazioa” ekimena jarri zuten martxan. Ekimen horren barruan hitzaldi bat eman ostean, eta urriaren 19an zaborra biltzeko ekimen bat antolatu eta gero, zaborra biltzeko dei berri bat egiten dute igande honetarako.

Azaroaren 17an, goizeko 11:00etan hasiko da San Joan plazan zaborra biltzeko egingo duten ibilbidea. Bertatik trenbideruntz joango dira eta Igerategi poligonotik pasata Hernaniko mugara (Errotaburu arte) iritsiko dira. Ondoren, bueltan, Langardatik eta Ermotegitik barrena igarota San Joan plazara itzuliko dira. Ekintza, 13:30 aldera amaitzea aurreikusten dute.


12:00

Bertso saioa

Goiburuko ermita, Andoain | Bertsolaritza

Bertso Saioa egingo da igandean eguerdiko 12:00etan Goiburuko ermitan.

Bertso saioa Goiburuko ermita

Bertso Saioa egingo da igandean eguerdiko 12:00etan Goiburuko ermitan.


13:00

Bilkura Zumea plazan

Zumea plaza, Andoain | Bilkura

Bizilagunak eta Ongi Etorri eskolara ekimenen eskutik, bilkura Zumea Plazan.

Bilkura Zumea plazan Zumea plaza

Bizilagunak eta Ongi Etorri eskolara ekimenen eskutik, bilkura Zumea Plazan.


13:30

Bizilagunak eguna

Arrate pilotalekuko azpialdea, Andoain | Jaia, ospakizuna

Bizilagunak eguna13:30 Familiei harrera. Plaza.17:30 Erromeria: Joxe Mendizabal. Pilotalekua.18:00 Txokolate beroa. Plaza.

Bizilagunak eguna Arrate pilotalekuko azpialdea

Bizilagunak eguna
13:30 Familiei harrera. Plaza.
17:30 Erromeria: Joxe Mendizabal. Pilotalekua.
18:00 Txokolate beroa. Plaza.


14:00

Bazkari-omenaldia, Elizpe elkarteak antolatuta

Pasus jatetxea, Zizurkil | Bazkaria

Elizpe jubilatu elkarteko kideek jakinarazi dute azaroaren 17an egingo dutela urtero antolatu ohi duten omenaldi-bazkaria. Aurten, Zizurkilgo Pasus jatetxean egingo dute. Menuaren prezioa 27 eurokoa izango da, baina bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte. Interesa dutenek Elizpe jubilatu elkartean bertan eman dezakete izena, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara.

Bazkari-omenaldia, Elizpe elkarteak antolatuta Pasus jatetxea

Elizpe jubilatu elkarteko kideek jakinarazi dute azaroaren 17an egingo dutela urtero antolatu ohi duten omenaldi-bazkaria. Aurten, Zizurkilgo Pasus jatetxean egingo dute.

Menuaren prezioa 27 eurokoa izango da, baina bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte.

Interesa dutenek Elizpe jubilatu elkartean bertan eman dezakete izena, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara.


17:00

Gazte Lokaleko 19. urtemuga, azaroak 17

Andoaingo Gazte Lokala, Andoain | Urteurrena

Urtemuga askaria.

Gazte Lokaleko 19. urtemuga, azaroak 17 Andoaingo Gazte Lokala

Urtemuga askaria.


17:00

"Ulisesen bidaia" haur antzerkia

Bastero Kulturgunea, Andoain | Antzerkia

"Ulisesen bidaia" haur antzerkia, Gorakada taldea.

"Ulisesen bidaia" haur antzerkia Bastero Kulturgunea

"Ulisesen bidaia" haur antzerkia, Gorakada taldea.


18:00

"Xokolat" antzerkia Saroben

Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta | Antzerkia

Teatro Paraisok “Xokolat” haurrentzako antzerkia eskainiko du. Sarrerak 3 euro balioko ditut. Sinopsia: Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira.Bat-batean, dena aldatuko da! Material gozo hau amets egiteko gonbidapen bilakatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko. Oharra: 2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroaren 10 arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko sartu Urnietako Udalaren webgunean edo APP-an. Bertanen, Lekaion eta Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko. Sarrerak online erosteko: Sakatu hemen.

"Xokolat" antzerkia Saroben Sarobe Arte Eszeniko Gunea

Teatro Paraisok “Xokolat” haurrentzako antzerkia eskainiko du. Sarrerak 3 euro balioko ditut.

Sinopsia: Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.
Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira.
Bat-batean, dena aldatuko da! Material gozo hau amets egiteko gonbidapen bilakatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko.

Oharra: 2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroaren 10 arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko sartu Urnietako Udalaren webgunean edo APP-an. Bertanen, Lekaion eta Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

Sarrerak online erosteko: Sakatu hemen.


19:00

Andoaingo Gaztetxeko urtemuga

Andoaingo Gaztetxea, Andoain | Urteurrena

19:00tan kontzertu akustikoa Xabi (Señor No).

Andoaingo Gaztetxeko urtemuga Andoaingo Gaztetxea

19:00tan kontzertu akustikoa Xabi (Señor No).


19:30

"Roman eta Julieta" antzerki obra

Gurea antzokia., Amasa-Villabona | Antzerkia

Borobil Teatroak "Roman eta Julieta" antzezlana eskainiko du Amasa-Villabonako Gurea antzokian, 19:30ean. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke aurrez Amasa kafetegian edo Basajaun liburu-denda; egunean bertan, berriz, lehiatilan 12 euroren truke. Fitxa artistikoa: Zuzendaria: Anartz Zuazua: Egilea: Iñaki Rikarte. Antzezleak: Jose Ramon Soroiz, Tanya de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Alazne Etxeberria.

"Roman eta Julieta" antzerki obra Gurea antzokia.

Borobil Teatroak "Roman eta Julieta" antzezlana eskainiko du Amasa-Villabonako Gurea antzokian, 19:30ean. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke aurrez Amasa kafetegian edo Basajaun liburu-denda; egunean bertan, berriz, lehiatilan 12 euroren truke.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Anartz Zuazua:
  • Egilea: Iñaki Rikarte.
  • Antzezleak: Jose Ramon Soroiz, Tanya de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Alazne Etxeberria.



12:00
14:00

Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketa

Zizurkil | Lehiaketa

Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.

Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketa

Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.



17:30
17:30

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira

Ludoteka, Urnieta | Ipuin kontaketa

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira Ludoteka

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean.

Hauxe da egutegia:

  • Urriak 11: Marisa Tabernero
  • Urriak 25: Ixabel Agirresarobe
  • Azaroak 8: Marisa Tabernero
  • Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe
  • Abenduak 5: Marisa Tabernero
  • Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe


08:00
23:59

Errigora ekimena

Hainbat tokitan, Eskualdea | Ekimena

Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina abiatu berri da, eta datorren azaroaren 20ra bitarte hiru saskietako bat eskatzeko aukera izango da. Ezaguna denez, Nafarroako Erriberako produktu sorta erostearekin batera hango euskalgintzari bultzadatxoa ematen zaio. Euskal Herri osoko euskaltzaleek ekimenarekin bat egin ohi dute. Eskualdean hainbat saltokitan egin daiteke eskaera, gaur hasita.

Errigora ekimena Hainbat tokitan

Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina abiatu berri da, eta datorren azaroaren 20ra bitarte hiru saskietako bat eskatzeko aukera izango da. Ezaguna denez, Nafarroako Erriberako produktu sorta erostearekin batera hango euskalgintzari bultzadatxoa ematen zaio. Euskal Herri osoko euskaltzaleek ekimenarekin bat egin ohi dute. Eskualdean hainbat saltokitan egin daiteke eskaera, gaur hasita.


16:00
19:00

Mikro-ipuin lehiaketa

Larraulgo liburutegia, Larraul | Lehiaketa

Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago. Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da. Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Adinaren araberako bi maila egongo dira. Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.

Mikro-ipuin lehiaketa Larraulgo liburutegia

Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago.

Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da.

Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

Adinaren araberako bi maila egongo dira.

Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.



10:00
20:00

Xanti Esnaolaren margolanen erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil | Erakusketa

Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.

Xanti Esnaolaren margolanen erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.



10:00
19:00

Soinuen Begiradak proiektuko argazkiak ikusgai

Lekaio Kultur Etxea, Urnieta | Argazkigintza

Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.

Soinuen Begiradak proiektuko argazkiak ikusgai Lekaio Kultur Etxea

Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.



18:30
18:30

Soinueneko musika-tresnen erakusketa irekia

Lekaio Kultur Etxea, Urnieta | Erakusketa

Erakusketan soinu-tresnak ikusteko aukera egongo da. Halaber, herritarrei zuzenduriko bisita gidatuak egingo dira ondorengo egun eta orduetan.  Azaroak 13: 18:30etan Azaroak 17: 13:00etan

Soinueneko musika-tresnen erakusketa irekia Lekaio Kultur Etxea

Erakusketan soinu-tresnak ikusteko aukera egongo da. Halaber, herritarrei zuzenduriko bisita gidatuak egingo dira ondorengo egun eta orduetan. 

  • Azaroak 13: 18:30etan
  • Azaroak 17: 13:00etan


19:00
19:00

"Esencia eta Existence"

Bastero Kulturgunea, Andoain | Erakusketa

"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.

"Esencia eta Existence" Bastero Kulturgunea

"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»