Asteazkena, azaroak 20

18:00

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunari begira ekimenak

Bastero Kulturgunea, Andoain | Ekimena

Zine-foruma: emakumeen salerosketa. Las Elegidas filmaren proiekzioa. Ondoren, hitzaldia: Iñaki Arteaga (sexu esplotaziora bideratutako giza salerosketaren aurkako borrokarako Ertzantzaren Talde Eraginkorra). Bastero, 18:00.

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunari begira ekimenak Bastero Kulturgunea

Zine-foruma: emakumeen salerosketa. Las Elegidas filmaren proiekzioa. Ondoren, hitzaldia: Iñaki Arteaga (sexu esplotaziora bideratutako giza salerosketaren aurkako borrokarako Ertzantzaren Talde Eraginkorra). Bastero, 18:00.

19:00

Nekane Txapartegiren aldeko elkarretaratzea

Asteasuko plaza, Asteasu | Elkarretaratzea

Espainiatik Nekane Txapartegi estraditatzeko eskaera berria iritsi da Suitzara. Bertan bizi da asteasuarra, azken urteotan. Egoera hori salatzeko, elkarretaratzea deitu dute. Azaroaren 20an, 19:00etan jarri dute hitzordua, Asteasuko plazan.

Nekane Txapartegiren aldeko elkarretaratzea Asteasuko plaza

Espainiatik Nekane Txapartegi estraditatzeko eskaera berria iritsi da Suitzara. Bertan bizi da asteasuarra, azken urteotan. Egoera hori salatzeko, elkarretaratzea deitu dute. Azaroaren 20an, 19:00etan jarri dute hitzordua, Asteasuko plazan.

17:30
17:30

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira

Ludoteka, Urnieta | Ipuin kontaketa

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira Ludoteka

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean.

Hauxe da egutegia:

  • Urriak 11: Marisa Tabernero
  • Urriak 25: Ixabel Agirresarobe
  • Azaroak 8: Marisa Tabernero
  • Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe
  • Abenduak 5: Marisa Tabernero
  • Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

08:00
23:59

Errigora ekimena

Hainbat tokitan, Eskualdea | Ekimena

Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina abiatu berri da, eta datorren azaroaren 20ra bitarte hiru saskietako bat eskatzeko aukera izango da. Ezaguna denez, Nafarroako Erriberako produktu sorta erostearekin batera hango euskalgintzari bultzadatxoa ematen zaio. Euskal Herri osoko euskaltzaleek ekimenarekin bat egin ohi dute. Eskualdean hainbat saltokitan egin daiteke eskaera, gaur hasita.

Errigora ekimena Hainbat tokitan

16:00
19:00

Mikro-ipuin lehiaketa

Larraulgo liburutegia, Larraul | Lehiaketa

Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago. Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da. Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Adinaren araberako bi maila egongo dira. Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.

Mikro-ipuin lehiaketa Larraulgo liburutegia

Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago.

Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da.

Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

Adinaren araberako bi maila egongo dira.

Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.

10:00
20:00

Xanti Esnaolaren margolanen erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil | Erakusketa

Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.

Xanti Esnaolaren margolanen erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.

10:00
19:00

Soinuen Begiradak proiektuko argazkiak ikusgai

Lekaio Kultur Etxea, Urnieta | Argazkigintza

Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.

Soinuen Begiradak proiektuko argazkiak ikusgai Lekaio Kultur Etxea

Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.

15:30
19:30

Gaitz arinak sendatzeko sendagai naturalak

Fraisoro eskola, Eskualdea | Ikastaroa

Clara Gutierrez irakasleak eskainitako ikastaroa. (Sendabelarretan, basalandare jangarrietan eta landareak sendatzeko landeratan aditua). Informazioa eta izen-ematea: Fraisoro eskola. fraisoro@fraisoroeskola.eus / 943 69 21 66. 40 euro.

Gaitz arinak sendatzeko sendagai naturalak Fraisoro eskola

Clara Gutierrez irakasleak eskainitako ikastaroa. (Sendabelarretan, basalandare jangarrietan eta landareak sendatzeko landeratan aditua).

Informazioa eta izen-ematea: Fraisoro eskola. fraisoro@fraisoroeskola.eus / 943 69 21 66. 40 euro.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  
Abendua
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Urte osoko agenda ikusi »»