Haurrentzako zinema euskaraz. Sarrera: 4 euro. Bonoa (10 filma): 35 euro.
17:30etatik aurrera pelikula emanaldiak Zinema egunean.
Sarrera: 5,50 euro. Bonoa (10 filme): 35 euro.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.
Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.
"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Datorren azaroaren 30ean, urtemugari amaiera ezin hobea emateko asmoz, egun osoko ospakizuna antolatu dute. Egitaraua hauxe izango da: 14:00 Babarrunjatea gaztetxean. 17:00 Kalejira Orkresta elektrotxarangaren eskutik. 22:30 Gozategiren kontzertua. Ondoren, DJ Bull. Bazkariko eta kalejirako txartelak 15 eurotan salgai Babarrun jatera egunean bertan joan nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu. Bazkariko, kalejirako eta kontzertuko txartelak 20 eurotan salduko dira; eta kontzertura soilik joan nahi duenak 8 euroko sarrera ordaindu beharko du. Jada tiketak salgai jarri dituzte honako tokietan: Gaztetxea, TxuriBeltz, Irunberri eta Lanbroa tabernak. Ostiral honetan kontzertua Andoaingo Gaztetxeko kideek aurtengoan ere ekintzez beteriko hilabetea osatu dute: Kontzertuak, bazkaria, hitzaldia, mus txapelketa, bertso afaria edota haur ikuskizunak. Ostiral honetan Unidad Alavesa eta BAMMS taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da: