Asteartea, azaroak 26

10:30

Zaharren egoitzako grebalarien martxa

Amasa-Villabona, Eskualdea | Manifestazioa

Gipuzkoako erresidentzietako zaintzaileen greban aurrera darrai. Azaroa eta abenduan zehar zenbait martxa antolatu dute Gipuzkoako herri ezberdinetan, euren eskubideak aldarrikatzeko. Azaroaren 26an Amasa-Villabonan egingo dute martxa, 10:30etan hasita.     

Zaharren egoitzako grebalarien martxa Amasa-Villabona
Gipuzkoako erresidentzietako zaintzaileen greban aurrera darrai. Azaroa eta abenduan zehar zenbait martxa antolatu dute Gipuzkoako herri ezberdinetan, euren eskubideak aldarrikatzeko. Azaroaren 26an Amasa-Villabonan egingo dute martxa, 10:30etan hasita. 
 
19:00

Liburu aurkezpena eta solasaldia

Antton Amunarriz kultur etxea, Larraul | Kultur Astea

19:00 Gorka Garmendiaren “BA, edo munduen arteko oreka” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia.

Liburu aurkezpena eta solasaldia Antton Amunarriz kultur etxea

19:00 Gorka Garmendiaren “BA, edo munduen arteko oreka” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia.

20:00

"Hartz eta Otsoekin lotan" dokumentala

Gurea Zinema., Amasa-Villabona | Dokumentalak

2018ko Mendi Film Festibalean egile amateurrentzako laburmetrai lehiaketaren V. edizioan izan zen saritua  Iñaki Atxaren "Hartz eta Otsoekin lotan" dokumentala. XVI. Mendi Astearen baitan antolatu da emanaldia.

"Hartz eta Otsoekin lotan" dokumentala Gurea Zinema.

2018ko Mendi Film Festibalean egile amateurrentzako laburmetrai lehiaketaren V. edizioan izan zen saritua  Iñaki Atxaren "Hartz eta Otsoekin lotan" dokumentala. XVI. Mendi Astearen baitan antolatu da emanaldia.

17:30
17:30

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira

Ludoteka, Urnieta | Ipuin kontaketa

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira Ludoteka

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean.

Hauxe da egutegia:

  • Urriak 11: Marisa Tabernero
  • Urriak 25: Ixabel Agirresarobe
  • Azaroak 8: Marisa Tabernero
  • Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe
  • Abenduak 5: Marisa Tabernero
  • Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

10:00
20:00

Xanti Esnaolaren margolanen erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil | Erakusketa

Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.

Xanti Esnaolaren margolanen erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.

10:00
19:00

Soinuen Begiradak proiektuko argazkiak ikusgai

Lekaio Kultur Etxea, Urnieta | Argazkigintza

Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.

Soinuen Begiradak proiektuko argazkiak ikusgai Lekaio Kultur Etxea

Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.

19:00
19:00

"Esencia eta Existence"

Bastero Kulturgunea, Andoain | Erakusketa

"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.

"Esencia eta Existence" Bastero Kulturgunea

"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.

10:49
12:00

Logo lehiaketa, Behar Zana pilota elkartearen 75. urteurrenaren harira

Amasa-Villabona | Lehiaketa

Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:

Ospakizun handia Gaztetxean

Andoaingo Gaztetxea, Andoain | Urteurrena

Datorren azaroaren 30ean, urtemugari amaiera ezin hobea emateko asmoz, egun osoko ospakizuna antolatu dute. Egitaraua hauxe izango da: 14:00 Babarrunjatea gaztetxean. 17:00 Kalejira Orkresta elektrotxarangaren eskutik. 22:30 Gozategiren kontzertua. Ondoren, DJ Bull. Bazkariko eta kalejirako txartelak 15 eurotan salgai Babarrun jatera egunean bertan joan nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu. Bazkariko, kalejirako eta kontzertuko txartelak 20 eurotan salduko dira; eta kontzertura soilik joan nahi duenak 8 euroko sarrera ordaindu beharko du. Jada tiketak salgai jarri dituzte honako tokietan: Gaztetxea, TxuriBeltz, Irunberri eta Lanbroa tabernak. Ostiral honetan kontzertua Andoaingo Gaztetxeko kideek aurtengoan ere ekintzez beteriko hilabetea osatu dute: Kontzertuak, bazkaria, hitzaldia, mus txapelketa, bertso afaria edota haur ikuskizunak. Ostiral honetan Unidad Alavesa eta BAMMS taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da.

Ospakizun handia Gaztetxean Andoaingo Gaztetxea

Datorren azaroaren 30ean, urtemugari amaiera ezin hobea emateko asmoz, egun osoko ospakizuna antolatu dute. Egitaraua hauxe izango da:

14:00 Babarrunjatea gaztetxean.

17:00 Kalejira Orkresta elektrotxarangaren eskutik.

22:30 Gozategiren kontzertua. Ondoren, DJ Bull.

Bazkariko eta kalejirako txartelak 15 eurotan salgai

Babarrun jatera egunean bertan joan nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu. Bazkariko, kalejirako eta kontzertuko txartelak 20 eurotan salduko dira; eta kontzertura soilik joan nahi duenak 8 euroko sarrera ordaindu beharko du.

Jada tiketak salgai jarri dituzte honako tokietan: Gaztetxea, TxuriBeltz, Irunberri eta Lanbroa tabernak.

Ostiral honetan kontzertua

Andoaingo Gaztetxeko kideek aurtengoan ere ekintzez beteriko hilabetea osatu dute: Kontzertuak, bazkaria, hitzaldia, mus txapelketa, bertso afaria edota haur ikuskizunak.

Ostiral honetan Unidad Alavesa eta BAMMS taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da.

12:00
15:00

Illunbeko finalera joateko autobusa

Herri bakoitzeko puntu jakinetan salgai, Eskualdea | Bertsolaritza

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:

Illunbeko finalera joateko autobusa Herri bakoitzeko puntu jakinetan salgai

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:

17:00
20:00

"Eguberri Gol!" Gabonetako lehen kanpusa

Ubitarte futbol zelaia, Andoain | Aisia

Eguberri Gol! Gabonetako lehen kanpusean izena emateko epea zabalik dago gaurtik abenduak 4ra arte. Abenduak 26, 27, 28 eta urtarrilak 2,3,4 egunetan egingo da; futbol negulekuak 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaio direnentzat dago zuzenduta. Ordutegia, berriz, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00tara izanen da. Horrez gain, haurrak 09:00etatik aurrera utzi ahal izango dira Ubitarten.  Txanda bakarra egin nahi duenarentzat prezioa 50 eurokoa izango da. Bi txanda nahi dituenarentzat prezioa 90 eurokoa izango da. Kontaktua: euskalduna1923@gmail.com

"Eguberri Gol!" Gabonetako lehen kanpusa Ubitarte futbol zelaia

Eguberri Gol! Gabonetako lehen kanpusean izena emateko epea zabalik dago gaurtik abenduak 4ra arte. Abenduak 26, 27, 28 eta urtarrilak 2,3,4 egunetan egingo da; futbol negulekuak 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaio direnentzat dago zuzenduta.

Ordutegia, berriz, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00tara izanen da. Horrez gain, haurrak 09:00etatik aurrera utzi ahal izango dira Ubitarten. 

Txanda bakarra egin nahi duenarentzat prezioa 50 eurokoa izango da. Bi txanda nahi dituenarentzat prezioa 90 eurokoa izango da.

Kontaktua: euskalduna1923@gmail.com

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»