16:30 “Bizitzaren laborategian” ipuin kontaketa eta zientzia esperimentuak Ana Galarraga Aiestaran zientzialariaren eskutik. 17:30 Haur merienda Katilutxulo elkartean. 19:00 “Hika egingo al diñagu?” mahai ingurua Eli Pagola eta Oihana Iguaran bertsolariekin Kultur Etxean. Ondoren, hika-poteoa Larraulgo ostatuan.
Musika oso tresna baliagarria da adin txikiko haurrentzat; besteak beste, haurraren psikomotrizitatea, estimulazioa eta emozioak suspertzen ditu eta. Musikak haur txikitxoei eta beraien familiei dakarkien onura erakustea da tailerraren helburua. Izan ere, adin horietan, haurrak lengoaia garatu ez duenez oraindik, musika adierazpide bat izan daiteke. Musika-tailerra Andoaingo Soinuak Musika Eskolako zuzendari Susana Cencillo akordeoi-joleak emango du. Sarrera doakoa izango da, baina parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, 943 590 557 telefonora deituz edo lsbandoain@lasalleberrozpe.eus helbide elektronikora idatziz.
Kazetaritza eta Komunikazio sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak. Gainera, saridunak nortzuk diren egunean bertan jakindu dute hautatuek.
Unai Ugartemendiaren dokumentala da "Pumori, mendiaren alaba". XVI. Mendi Astearen baitan antolatu da emanaldia, eta Gurea zineman eskainiko da azaroaren 28an, 20:00etan.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.
Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.
"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Datorren azaroaren 30ean, urtemugari amaiera ezin hobea emateko asmoz, egun osoko ospakizuna antolatu dute. Egitaraua hauxe izango da: 14:00 Babarrunjatea gaztetxean. 17:00 Kalejira Orkresta elektrotxarangaren eskutik. 22:30 Gozategiren kontzertua. Ondoren, DJ Bull. Bazkariko eta kalejirako txartelak 15 eurotan salgai Babarrun jatera egunean bertan joan nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu. Bazkariko, kalejirako eta kontzertuko txartelak 20 eurotan salduko dira; eta kontzertura soilik joan nahi duenak 8 euroko sarrera ordaindu beharko du. Jada tiketak salgai jarri dituzte honako tokietan: Gaztetxea, TxuriBeltz, Irunberri eta Lanbroa tabernak. Ostiral honetan kontzertua Andoaingo Gaztetxeko kideek aurtengoan ere ekintzez beteriko hilabetea osatu dute: Kontzertuak, bazkaria, hitzaldia, mus txapelketa, bertso afaria edota haur ikuskizunak. Ostiral honetan Unidad Alavesa eta BAMMS taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:
Eguberri Gol! Gabonetako lehen kanpusean izena emateko epea zabalik dago gaurtik abenduak 4ra arte. Abenduak 26, 27, 28 eta urtarrilak 2,3,4 egunetan egingo da; futbol negulekuak 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaio direnentzat dago zuzenduta. Ordutegia, berriz, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00tara izanen da. Horrez gain, haurrak 09:00etatik aurrera utzi ahal izango dira Ubitarten. Txanda bakarra egin nahi duenarentzat prezioa 50 eurokoa izango da. Bi txanda nahi dituenarentzat prezioa 90 eurokoa izango da. Kontaktua: euskalduna1923@gmail.com