Asteartea, abenduak 10

18:30

Leyçaur aldizkariaren 15. zenbakiaren aurkezpena

Bastero ekitaldi aretoa, Andoain | Erakusketa

Andoaingo historia aztergai duen liburua da, Udal Artxiboak bi urtez behin argitaratzen duena. Oraingoa 15. zenbakia da eta hauexek dira bere baitan agertzen diren atalak: "Sorabillako historia" (Estibaliz Gonzalez Dios), Komunitatea, gizarte-harremanak eta mentalitateak Andoainen berpizkundearen garaian (Iosu Etxezarraga Ortuondo), "Industria paisaia lineal baten adibidea: Ama Kandida etorbidea" (Maria Senderos Laka). Eranskin modura Andoaingo argazkigintza txertatu dute, eta liburuarekin batera DVD bat banatuko dute Moises San Jose eta Truchuelo anaien erakusketen argazki-bildumekin.

Leyçaur aldizkariaren 15. zenbakiaren aurkezpena Bastero ekitaldi aretoa

Andoaingo historia aztergai duen liburua da, Udal Artxiboak bi urtez behin argitaratzen duena. Oraingoa 15. zenbakia da eta hauexek dira bere baitan agertzen diren atalak: "Sorabillako historia" (Estibaliz Gonzalez Dios), Komunitatea, gizarte-harremanak eta mentalitateak Andoainen berpizkundearen garaian (Iosu Etxezarraga Ortuondo), "Industria paisaia lineal baten adibidea: Ama Kandida etorbidea" (Maria Senderos Laka). Eranskin modura Andoaingo argazkigintza txertatu dute, eta liburuarekin batera DVD bat banatuko dute Moises San Jose eta Truchuelo anaien erakusketen argazki-bildumekin.

19:00

Dokumentala: “In Dialogue”

Lekaio Kultur Etxea, Urnieta | Dokumentalak

Ipar Irlandako gatazka eta elkarrizketaren boterea uztartzen dituen dokumentala Sinopsia: Sira Abenoza filosofoaren iritziz, gure gizartean gertatzen diren gatazka gehienak elkarrizketa ezaren ondorio dira. Premisa horretatik abiatuta, aspaldi ekin zion jatorri, maila sozial eta ekonomiko, pentsaera politiko diferente edota oro har, izaera ezberdineko pertsonen arteko topaketak antolatzeari. Elkarrizketa sokratikoaren bere metodoa Espainian eta Hego Amerikan egiaztatu eta gero, Ipar Irlandara jo du, eta mahai beraren inguruan bildu ditu IRA-ko eta talde paramilitar unionistetako kide ohiak, soldadu britainiar ohi bat eta polizia ohi bat. Elkarrekin, elkarrizketa-ariketa batean murgiltzen dira. Protagonisten hitzetan, "ezezagunerantz egindako bidea da" eta aldi berean "bakea eraikitzeko modu bakarra da".

Dokumentala: “In Dialogue” Lekaio Kultur Etxea

Ipar Irlandako gatazka eta elkarrizketaren boterea uztartzen dituen dokumentala

Sinopsia: Sira Abenoza filosofoaren iritziz, gure gizartean gertatzen diren gatazka gehienak elkarrizketa ezaren ondorio dira. Premisa horretatik abiatuta, aspaldi ekin zion jatorri, maila sozial eta ekonomiko, pentsaera politiko diferente edota oro har, izaera ezberdineko pertsonen arteko topaketak antolatzeari. Elkarrizketa sokratikoaren bere metodoa Espainian eta Hego Amerikan egiaztatu eta gero, Ipar Irlandara jo du, eta mahai beraren inguruan bildu ditu IRA-ko eta talde paramilitar unionistetako kide ohiak, soldadu britainiar ohi bat eta polizia ohi bat. Elkarrekin, elkarrizketa-ariketa batean murgiltzen dira. Protagonisten hitzetan, "ezezagunerantz egindako bidea da" eta aldi berean "bakea eraikitzeko modu bakarra da".

20:30

Zineforum

Lekaio Kultur Etxea, Urnieta

Abenduaren 10ean, dokumentalaren ostean Paul Ríos: Zuzenbidean lizentziatua eta giza-eskubideetan, bakean eta demokrazian aditua. Bere ibilbide profesionala bakearen, elkarrizketaren eta berradiskidetzearen lanari lotua egon da. Lehenik Elkarrin aritu zen, eta ondoren, 2006 eta 2015 artean Lokarriko zuzendaria izan zen. Ordutik, kontsultore autonomo gisa lan egiten du. Era berean, kolaboratzailea da Columbiako Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak babestutako ikerketa politiko eta sozialetarako Agirre Lehendakaria Centerren.

Zineforum Lekaio Kultur Etxea

Abenduaren 10ean, dokumentalaren ostean

Paul Ríos: Zuzenbidean lizentziatua eta giza-eskubideetan, bakean eta demokrazian aditua. Bere ibilbide profesionala bakearen, elkarrizketaren eta berradiskidetzearen lanari lotua egon da. Lehenik Elkarrin aritu zen, eta ondoren, 2006 eta 2015 artean Lokarriko zuzendaria izan zen. Ordutik, kontsultore autonomo gisa lan egiten du. Era berean, kolaboratzailea da Columbiako Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak babestutako ikerketa politiko eta sozialetarako Agirre Lehendakaria Centerren.

17:30
17:30

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira

Ludoteka, Urnieta | Ipuin kontaketa

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira Ludoteka

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean.

Hauxe da egutegia:

  • Urriak 11: Marisa Tabernero
  • Urriak 25: Ixabel Agirresarobe
  • Azaroak 8: Marisa Tabernero
  • Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe
  • Abenduak 5: Marisa Tabernero
  • Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

19:00
19:00

"Esencia eta Existence"

Bastero Kulturgunea, Andoain | Erakusketa

"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.

"Esencia eta Existence" Bastero Kulturgunea

"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.

10:49
12:00

Logo lehiaketa, Behar Zana pilota elkartearen 75. urteurrenaren harira

Amasa-Villabona | Lehiaketa

Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:

15:00

Illunbeko finalera joateko autobusa

Herri bakoitzeko puntu jakinetan salgai, Eskualdea | Bertsolaritza

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:

Illunbeko finalera joateko autobusa Herri bakoitzeko puntu jakinetan salgai

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:

12:00
12:00

'Andoaingo Bonoa'

SALKIN-Andoain, Andoain | Ekimena

'Andoaingo Bonoa', Salkineko dendetan. 40 euro ordaindu, 50 gastatu. Abenduaren 2tik 10era.

'Andoaingo Bonoa' SALKIN-Andoain

'Andoaingo Bonoa', Salkineko dendetan. 40 euro ordaindu, 50 gastatu. Abenduaren 2tik 10era.

11:00
12:00

Martuteneko presoentzako material bilketa

Parrokiako bulegoa, Amasa-Villabona | Material bilketa

Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko presoekin solidaritate kanpaina jarri du abian; presoek gehien behar dituzten gaien bilketa eginez parrokia ezberdinetan.

Martuteneko presoentzako material bilketa Parrokiako bulegoa

Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko presoekin solidaritate kanpaina jarri du abian; presoek gehien behar dituzten gaien bilketa eginez parrokia ezberdinetan.

18:00
20:00

Etorkinen Pastoraltzak antolatutako erakusketa

Gureako erakusgela, Amasa-Villabona | Erakusketa

Pertsonen trafikoaren inguruko erakusketa.

Etorkinen Pastoraltzak antolatutako erakusketa Gureako erakusgela

Pertsonen trafikoaren inguruko erakusketa.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»