11:00 Haurrenzat kirol eta jokoak Intxaur pilotalekuan, ZEK taldearen eskutik. Halterofiliako oinarriak jasoko dituzte, Danena elkartearen laguntzaz. Ondoren, hamaiketakoa eta opari-banaketa. 16:00etatik 19:00etara, Halterofiliako Taldekako Gipuzkoako Txapelketa, Intxaur pilotalekuan. 22:00 Haurren Gau Krosa. Kilometro bat egin beharko dute korrika. 850 metro kontrolatuta, 150 metro libre. Izen-ematea egunean bertan egin ahal izango dute 19:00etatik 21:00etara Joxe Arregi plazan, edo ikastetxeetan banatutako eskuorrien bidez, aurrez. 22:30, Zizurkilgo XXIII Gau krosa, Ibontxo Gonzalez memoriala. Iban Lizarragak azaldu du Gau Krosaren izena aldatzearen arrazioa: "Duela gutxi hildako Ibontxo Gonzalez herritarraren izena hartuko du aurrerantzean Gau krosak. Korrika egitea maite zuen Ibontxok eta askotan parte hartu zuen Gau Krosean ere. Aitortza gisa, bere izena hartuko du probak aurrerantzean". 2004-2006 urte artean jaiotakoek 2,5 kilometro. 2002an edo aurretik jaiotakoek, 7 kilometro. Izena emateko: www.herrikrosa.eus. Bezperan, Joxe Arregi plazan 19:30etatik 21:00etara. Bi kasuetan 3 euro ordaindu beharko dira. Egunean bertan ere egin ahal izango da izen-ematea, baina 5 euro ordaindu beharko dira. Gehienez 250 kirolari onartuko dituztela azaldu du Iban Lizarragak.
Goizean zehar 11:30ak eta 13:30ak bitartean Gora Kaletxiki txarangak kaleak alaituko ditu. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 23:00etara festa eginen da La Salleko jolastekian ikasleentzat, Iartxok antolatuta.
Abenduaren 14ean mus txapelketa azkarra egingo da Urnietako Santa Kruz elkartean. Izen ematea egun berean egingo da 15:30etatik 16:00 bitartean. 25 euro ordaindu behardo da bikoteko. Lehenengo lau bikoteentzako sariak hauexek izango dira: 1. 2 Txapela + 2 arkume+ 2 sagardo lote 2. Arkumea eta 2 sagardo lote 3. 2 txerri paletilla eta 2 sagardo lote 4. 2 baserriko oilasko eta 2 sagardo lote
Larunbatean (abenduak 14) arratsaldeko 19:00etan hasita bazkideen arteko tortilla patata txapelketa. 22:00etan musika jartzaileak 80-90. hamarkadako rock musika jarriko du.
“Tenpera” eta “Ro”-ren kontzertuez gozatzeko aukera izango da larunbat honetan Saroben“KatapultaTour Gipuzkoa”-ren bitartez. Tenpera Tenpera Donostiako 18-20 urte bitarteko hiru gaztek osatzen dute; Iker Munduate, Iker Torra eta Jon Almuedo. Estilo aldetik rock alternatiboa jotzen dute 90. hamarkadako influentziarekin, noise-rock edota punk arloan murgilduta. Duela urtebete hasi zuten proiektua eta harrezkeroztik Donostiako areto ezagunenetan jo dute: Dabadaban, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluban, Intxaurrondoko kultur etxean… Aipatzekoa da ere Donostia inguruko festibaletan eduki duten parte hartzea. Esate baterakos aurtengo Donostia Festibalean eta Irun Zuzenean festibalean. 2017ko azaroan bi abestiz osatutako lehenengo EP-a atera zuten eta 2019ko Urriaren 1ean atera berri dute beraien bigarren EP-a, “Business”, lau abestirekin osatua. Corsarios Estudios-etan grabatu dute Lolo Ruiz-en eskutik, eta diseinua Mikel Malagon-ek egin du. RO Ro Azkoitiko matadero zaharrean jaio zen 2017ko udazkenean; Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta syntheak) elkartu zirenean. Ia urtebetez lokalean euren soinu eta melodiak laboratu ostean, 2018ko udan sentimenduz beteriko lau abesti munduratu zituzten; “Ilhunbean esanak”, “Ilhunbean eginak”, “ErROnkari” (intelude) eta “Aikor”. “Aikor”-ren bideoklipa Fujiko Nakaya artistaren lanean inspiratua izan zen. 2018ko udazkenean Andoainen ekin zioten kontzertuak emateari. Harrezkero, euren aztarnak utzi dituzte Tolosan, Azkoitian, Durangon, Azpeitian, Zestoan, Eibarren eta Urretxun, besteak beste. Ron musika Post Rock Instrumentalaren itsaso zabalean sakonera ezberdinetara igeri egiteko gai da bertan entzulea harrapatuz eta berarekin batera bidaiatuz. Oharra: Sarrera dohainik izango da.
Andoaingo Gaztetxean Reggae generoko kontzertuak eskainiko dira. Dingwash, Skakeo eta Guideon Force Selektors taldeek joko dute. Sarrerak 6 euro balioko ditu. Dingwash Dingwash reggae euskal taldeak baxu zehatzaren eta melodikoaren nahasketa egiten du, bateria modu finean jotzen du gitarra erritmikoaren laguntzaz. Rock bakarlari saioak eta bikoizketa teknika harrigarriak ere baliatzen dituzte. Skakeo Lasartetik datorren talde gaztea da. Ska eta reggae estiloak jorratzen dute.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da: