Teodoro Hernandorena eta Booktrailer lehiaketa sari banaketak, Plazida Otañon.
Abenduaren 20ean Soinuak musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Bastero Kulturgunean.
"Eguberri Umama" kontzertua eskainiko da Basteroko auditorioan, Udal Musika Eskolako abesbatzekin batera.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Zanpatuz taldeko kideek irteera antolatu dute, datorren abenduaren 27rako. Besabitik abiatu eta bertan amaituko da, Adarrara igo eta gero. 19:00tan abiatuko dira, eta behar beharrezkoak izango dira linterna eta frontala. Eguraldiaren arabera, neguko arropa eramatea gomendatzen dute.
20:00etatik 21:00etara Euskalduna Mendigoizale taldearen federatzeko aukera egongo da.
Abenduaren 28an herri mailako ehiza txapelketa egingo da takurrekin. Adarra mendia izango da goizeko 9:00etan, eguerdiko 13:00ra arte. Izena emateko epea abenduak 23ra arte egonen da zabalik Urnietako Santa Kruz elkartean. Izen ematearen prezioa 25 eurokoa izango da eta ehiztari bakoitzak 4 pieza eramal ahal izango diru etxera. Sari banaketa, berriz, Besabin egingo da txapelketa amaitu ostean. Oharra: Parte hartzaile guztiek Santa Kruz elkartean afaltzeko aukera izanen dute egun berean.