Aiztondoko Denbora Bankuak jostailu truke azoka antolatu du. Etxeko jostailuren bat ekarri eta trukean beste bat eramateko aukera izango dute bertaratzen direnek.
12 harri-jasotzailek hartuko dute parte: Joseba Ostolaza, Jon Goenatxo, Martin Mendizabal, Gorka Etxeberria, Julen Diaz, Xabier Aranburu, Iñigo Eizagirre, Aimar Galarraga, Inaxio Perurena, Aimar Irigoien, Jokin Elizmendi, Xabier Peñagarikano.
200 kiloko Harri Errektangularraren Txapelketa jokatuko dute igandean, Asteasuko pilotalekuan. Egitasmo berriak bere historia badu. Joxe Anjel Sarasolak azaldu duenez, "orain dela 29 urte Ostolaza atera zen txapelketa horretan, 16 urte zituen. Oraingoan ere animatu da 200 kiloko harria jasotzera. Ezagututa, behin baino gehiagotan jasoko duelakoan nago".
Iluntzean, Etxeondotik hasita. Amasa-Villabonako haurrek, Olentzaroaren ibilbidea egiteko aukera izango dute. Ibilbidean, kriseilutxo baten argipean, garai bateko usadioak, sinesmenak eta kontuak berreskuratuko dituzte. 17:00etan hasita, orduerdiko sei txanda. Izen-ematea amaituta eta sarrerak agortuta daude jada.
17:00 Motxiladun haurren aldeko festa Gaztetxean: Ipuin kontaketa saioa, motxiladun haurren argazki-erakusketa eta txokolate-jatea.
Kideak: Leide Hernando (ahotsa), Lidia Insausti (ahotsa), Ainhoa Egiguren (ahotsa), Iñaki Miguel (pianoa), Iñaki Santos (organoa), Maria Soriazu (baxua), Andoni Etxebeste (bateria). Sarrera: 6 euro.
19:30 Easo emakumeen abesbatzaren kontzertua, San Martin elizan. Abesbatza Gorka Mirandak zuzenduko du eta organoa Ana Belén Garcíak joko du. Ana Belén, gaur egun, Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolaren zuzendaria, organo eta piano irakaslea izateaz gain Donostiako Easo Koroaren errepertorista da. Donostiako Santa Maria del Coro Basilikako (Cavaillé-Coll 1863) organista titularra da.
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Zanpatuz taldeko kideek irteera antolatu dute, datorren abenduaren 27rako. Besabitik abiatu eta bertan amaituko da, Adarrara igo eta gero. 19:00tan abiatuko dira, eta behar beharrezkoak izango dira linterna eta frontala. Eguraldiaren arabera, neguko arropa eramatea gomendatzen dute.
Abenduaren 28an herri mailako ehiza txapelketa egingo da takurrekin. Adarra mendia izango da goizeko 9:00etan, eguerdiko 13:00ra arte. Izena emateko epea abenduak 23ra arte egonen da zabalik Urnietako Santa Kruz elkartean. Izen ematearen prezioa 25 eurokoa izango da eta ehiztari bakoitzak 4 pieza eramal ahal izango diru etxera. Sari banaketa, berriz, Besabin egingo da txapelketa amaitu ostean. Oharra: Parte hartzaile guztiek Santa Kruz elkartean afaltzeko aukera izanen dute egun berean.
17:00 Filma haurrentzat: Frozen 2, Bastero Kulturgunean.
19:30, 22:00 Filma: La odisea de los Giles, Bastero Kulturgunean. Igandean 19:30etan soilik. Astelehenean ere, 19:30etan eta 22:00etan egongo dira saioak.