09:15etan abiatuko dira adunarrak baserriz baserri kantuan.
12:00 Trikipoteoa Jota eta Lierniren eskutik, Malkar plazatik abiatuta. 16:15 Gabon kantujira herrikoia plazatik abiatuta. 18:00 Olentzeroren etorrera Etxeondoko parkean. Olentzero eta basoko izakiei ongietorria egingo zaie Etxeondoko parkean. Amalur plazara jaitsiko dira, musikariek eta dantzariek lagunduta.
Usarrabi pilotalekura etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi. Aurrez eskolako haurrek gabon eskeko kantuak eskainiko dituzte herritik zehar.
13:00etan egingo diete harrera adunarrek Olentzerori eta Mari Domingini pilotalekuan.
17:30 Olentzero eta Mari Domingiri harrera: Irteera Basteroko plazatxotik. 18:30 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera: Gurutze Santuaren elizaurreko espigoira agertuko dira.
23:59 DJ herrikoien musika saioa egingo da urtero bezala Irunberrin.
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Zanpatuz taldeko kideek irteera antolatu dute, datorren abenduaren 27rako. Besabitik abiatu eta bertan amaituko da, Adarrara igo eta gero. 19:00tan abiatuko dira, eta behar beharrezkoak izango dira linterna eta frontala. Eguraldiaren arabera, neguko arropa eramatea gomendatzen dute.
Abenduaren 28an herri mailako ehiza txapelketa egingo da takurrekin. Adarra mendia izango da goizeko 9:00etan, eguerdiko 13:00ra arte. Izena emateko epea abenduak 23ra arte egonen da zabalik Urnietako Santa Kruz elkartean. Izen ematearen prezioa 25 eurokoa izango da eta ehiztari bakoitzak 4 pieza eramal ahal izango diru etxera. Sari banaketa, berriz, Besabin egingo da txapelketa amaitu ostean. Oharra: Parte hartzaile guztiek Santa Kruz elkartean afaltzeko aukera izanen dute egun berean.