IV. Kros Solidarioa. 11:00 Izen-ematea. 11:30 Haurrak. 11:40 Gazteak. 12:00 Helduak.
Eguberrietako haur parkea, Aniztasun funtzionala duten adingabeentzat.
Txan magoaren ikuskizun berriaren, "albo-ondorioak: ziur asko harrituta, hunkituta eta zeure bururari, nola da posible? galdezka sentituko zara".
Nortzuk uler genezake gure existentzia denboraren kontzeptua gabe? Ezinbestean behartuta gaude berarekin bizitzera. Elkarri lotuta gaude; haien informazioa geurea da, berarenak garen bezalaxe. Gure bidelaguna da, ezagutzen ez ditugun zirkunstantziak direla medio, betirako lotuta dagoena. [Informazio gehiago]
Hika Teatroaren eskutik. Dantzariak: Noemi Viana, Myriam Perez Cazabon, Agurtzane Intxaurraga. Zuzendaria: Igor Calonge. Antolatzailea: Oinkari dantza taldea. Babeslea: Amasa-Villabonako Udala. Sarreren prezioa: 12 euro (Amasa kafetegian, Basajaun liburu-dendan eta leihatilan).
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Danimarka eta Islandian bizi diren bi gazte. Aitorrek, zenbait bertsolarirekin elkarlanean, irudien interpretazio irekien inguruan hausnartzen du Argazkia kartzela proiektuan. Bestalde, Mak I Miss The Days Chasing Lights erakusketarekin dator, Islandiako paisaia eta itsasargiek iradokitutako gogoeta emozional bat eginez poesia zein argazkiak erabiliz.