Urtarrilaren 27an, Holokaustoaren biktimak oroitzeko nazioarteko egunean, Udaleko Memoria eta Bizikidetza batzordeak, Udaleko alderdi politiko guztien adostasunarekin, kontzentrazio eremuetan egondako Amasa-Villabonako bederatzi herritarrei omenaldia eskaintzea erabaki du. Datorren astelehenena izango da ekitaldia, urtarrilaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Berdura plazan.
Sarrerak online eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik. Ikuslearen eguna.
Merkataritza sustatzeko bigarren bilera deitu dute, arrastiko 20:00tan.
Sarrera: 4 euro. Ikuslearen eguna. Bonoak: 10 film 35 euro.
Sarrerak online eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik. Ikuslearen eguna.
Irailean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei aurkeztu genien Ipar Haizeatik idatzi dugun dokumentua, Andoaingo hondakinen kudeaketa eta gaikako bilketa hobetzen segitzeko asmoz.
Urtarrilaren 31ra arte luzatuko den janari bilketa Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatzen du. Herri mailan, Fleming herri eskolak, Zubimusu ikastolak, Oria merkatarien elkarteak eta Amasa-Villabonako Udalak egin dute bat ekimenarekin.
Larunbatean, erakusketa zabalduko dute motxila ibiltariak emandako fruituekin. Transmisioa landu dute oraingoan. Beraz, bertan izango dira ikusgai, otsailaren 8ra bitarte, gure txikiei etxean erakutsitako abesti, jolas, errezeta eta bestelakoak. Etxeetako ondarea ezagutu nahi izanez gero, gerturatu liburutegira, larunbata goizean, 11:00tatik aurrera.
Altuera ertaineko gizon bizarduna bilatzen ari dira bideo bateko protagonista izateko. Texturik gabekoa izango da. Ez da ordainduko. Grabaketak urtarrilaren 25, 27 eta 29 egunetan izango dira. Informazio gehiagorako jarri kontaktuan moraguesmarcandreu@escivi.com edo 610 479 689 telefonora.
Ikasleak matrikulatzeko epea zabalik dago jada, eta azken eguna otsailaren 7 izanen da.
Aurtengo edizioan errekonozituko diren 8 emakumeak hautatzeko prozesua urtarrilaren 27an hasiko da otsailaren 9ra arte (biak barne) izango da.