Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira egindako matazak zintzilikatuko dituzte eguerdian emakumeek udaletxeko balkoian. Bestalde, Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak manifestu bat irakurriko du. Ekimenean parte-hartzeko, Amasa-Villabonan bizi diren jatorri ezberdinetako emakumeak gonbidatu dira.
Aiztondoko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako, azaroak 25erako, Villabona eta Zizurkil herriak batzen dituen Zubimusu zubian, 19:00etan.
Fraisorok eskolak ikastaroa antolatu du "Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea" izenburupean. Data: azaroaren 2tik abenduaren 11ra. Aurrez aurreko praktikak eta azterketa abenduaren 10ean 15:30etatik 19:30etara edo abenduaren 11n 09:30etatik 13:30etara. Matrikularen kostua: 80 euro. Informazio gehiago: fraisoro@fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66