Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren bueltan, 'Tratu ona ematea: Duintasun eta eskubide kontua' izeneko hitzaldia izango da Subijana etxean, 18:30ean. Ondoren, elkarrizketarako tartea izango da Maria Jesus Goikoetxea psikologo, teologo eta Deustuko unibertsitateko irakaslearen eskutik.
Fraisorok eskolak ikastaroa antolatu du "Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea" izenburupean. Data: azaroaren 2tik abenduaren 11ra. Aurrez aurreko praktikak eta azterketa abenduaren 10ean 15:30etatik 19:30etara edo abenduaren 11n 09:30etatik 13:30etara. Matrikularen kostua: 80 euro. Informazio gehiago: fraisoro@fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66